Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Graduondoko ikasleak

Programa honen bidez, praktiketako egonaldia egiten da Europar Batasuneko 28 Estatu kideetako Europako Unibertsitate Eremuko goi mailako hezkuntza erakunde batean, edo Islandia, Norvegia, Suitza, Liechtenstein, Turkia eta Mazedoniako Jugoslaviar Errepublikan.

Programaren deskribapena

Praktikak edozein erakunde publiko eta pribatutan egin dezakezu, Europar Batasuneko erakunde edo agentzia ofizialetan izan ezik.

Programa honen helburua da laguntza ematea pertsonak komunitate arloko lan merkatuaren eskaeretara egokitu daitezen, dagokien herrialdeko ingurune ekonomiko eta sozialerako gaitasun espezifikoak eta ezagutza ditzaten jaso eta, aldi berean, laneko esperientzia eskura dezaten.

Ikasleak prestakuntza hitzarmena jaso behar du, eta bertan adierazita egongo da jatorrizko goi mailako hezkuntza erakundeak eta harrerako erakundeak onartutako praktika programa. Aldi horren amaieran, Deustuko Unibertsitateak atzerrian egindako praktika aldiari onarpen osoa emango dio.

Erasmus ikasleentzako laguntzak bateragarriak dira estatuko beste laguntza edo maileguekin.

Erasmus praktika aldiak 2 hilabeteko iraupena izango du gutxienez

Ikasketetarako eta praktikak egiteko Erasmus + programan, ikasturte berean eta segidan edo ikasturte desberdinetan har dezakezu parte.

Estudiantes outgoing

Campus BilbaoAvda. de las Universidades 2448007 Bilbao Tel.: 944 139 407outgoing@deusto.es
Campus San Sebastián Camino de Mundaiz 5020012 San SebastiánTel.: 943 326 600relint@deusto.es