Programa honen helburua da pertsonei laguntzea erkidego esparruko lan merkatuaren beharretara moldatzen, gaitasun espezifikoak eskura ditzaten eta herrialdeetako ingurune ekonomiko eta soziala hobeto uler dezaten, eta aldi berean lan esperientzia izan.
Praktiketako programa hau elkarlanean kudeatzen dute ikasle bakoitzaren Fakultateak, Nazioarteko Harremanetako bulegoak eta Atzerri eta Kooperazio Ministerioak.
Ikasle bakoitzak agiri bat hartuko du (Lankidetza Hitzarmenari atxikia) eta bertan egongo dira jasota praktiken ezaugarriak eta edukia eta Deustuko Unibertsitateko arduradun akademikoak eta praktiketako zentroko arduradunak onetsita eta sinatuta egongo da. Aldi horren bukaeran, Deustuko Unibertsitateak erabateko onespena emango dio atzerriko praktikaldiari.
Enbaxada eta Kontsulatuetako praktikak, berez, ordaindu gabekoak dira, eta ez dute inolako laguntzarik, ez joan-etorrietarako, ez ostaturako. Hala era, ikasleren batek plaza badu Erasmus + espaziotik kanpoko herrialderen batean, eskaera egin ahal izango du programa horretan partea hartu eta dakartzan laguntzak jasotzeko.
Informazio gehiago izateko: Erasmus+ Praktikak