Helburua da ikasleei aukera ematea eurena ez den beste unibertsitate batean ikasketen parte bat egiteko, horretarako Espainiako unibertsitateek, CRUE (Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia) osatzen dutenek, programa bat ezarri dute: Espainiako unibertsitateen arteko mugikortasunerako sistema (SICUE).
SICUE mugikortasun programak aukera ematen die estatuko unibertsitateetako ikasleei, euren unibertsitatea ez den batean ikasketak egiteko, bermaturik dagoelarik ikasketa horiek erabateko onespena izatea jatorrizko unibertsitatean. Mugikortasuna, Programan parte hartzen duten unibertsitateen arteko konfiantzan, informazio gardentasunean, elkarrekikotasunean eta malgutasunean oinarritzen da.
Mugikortasun sistema honek kontuan hartzen du trukearen heziketa balioa, aukera ematen dielako ikasleei irakaskuntza sistema desberdinetan ikasteko, praktikaldia barne, eta beste erkidego batzuetako gizartea eta kultura ezagutzeko ere bai.
** SICUE programa mugikortasun sistema da, ez da beka bat.