Erasmus +1 programaren barruan mugikortasuneko tokia dutenek erakunde hauek eskaintzen dituzten beka BAT jaso dezakete:
- SEPIE (Erasmus +)
- Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa (Erasmus.es).
Kutxabankek eta/edo Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituzten bekak aurreko erakundeek emandakoen osagarri izan daitezke.
Era berean, mugikortasunean zehar, ikasleak bekak edo maileguak izan ditzake hezkuntza-helburuetarako, normalean ikasteko jatorrizko erakundean jaso ditzakeenak. Mugikortasuneko laguntzak sistema nazionalen eta/edo eskualdeetako beken osagarri izan daitezke. Horien barruan sartzen dira atzerrian egindako ikasketengatik sortutako gastu gehigarriak konpentsatzeko eskaintzen direnak.
Hezkuntza nazioarteratzeko espainiar zerbitzua - SEPIE (Erasmus +)
Erasmus + programak ezartzen du zelako laguntzak eskaini premia bereziak dituzten pertsonentzat, goi hezkuntzaren esparruan. Laguntza horiek jasotzeko, parte hartzaileek % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna legez aitortuta eta kalifikatuta izan beharko dute, eta programak aukeratuak izateko irizpideak ere bete beharko dituzte.
Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek, Europar Batasuneko funtsak jasotzeaz gain, tokiko, eskualdeko eta/edo estatuko beste finantzazio iturri batzuetako laguntzak ere jaso ahal izango dituzte.
Parte hartzaileek ezin izango dizkiote laguntza horiek zuzenean SEPIEri eskatu, baizik eta jatorrizko goi hezkuntzako erakundeen bidez. Horretarako, doakienek PARTE HARTZAILEAREN DESGAITASUN AGIRIA aurkeztu beharko dute Nazioarteko Harremanetako Bulegoan, 2017ko martxoaren 1a baino lehen.
Laguntza gehigarriak eskatuz gero, fakturak edo eskatutako aurrekontuaren justifikazioko agiriak ere aurkeztu beharko dituzte.
Ezinbestekoa da laguntzako eskaerak Deustuko Unibertsitateak berak aurkeztea eta bermatzea, eta eskaeran ageri diren agiri guztiekin batera egitea. Izan ere, eskakizun horietako bat izan ezik, eskaerak automatikoki atzera botako dira.
Más información
2. Baliabide ekonomiko gutxien dituzten ikasleentzako laguntza gehigarria:
SEPIE (Erasmus +) erakundearen bekaren zenbatekoa hilean 100 eurotan gehituko zaie baliabide ekonomikorik gutxien duten ikasleei. Laguntza gehigarri hori emateko, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren unibertsitateko ikasketak egiteko ikasketa-beka orokorren onuradun izan beharko da, eta goi mailako beste ikasketa batzuk egiteko EAEko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandakoen onuradun, edo mugikortasuna egin aurreko ikastaroan onuradun izana.
3. Premia bereziak dituzten mugikortasuneko ikasleentzako laguntza gehigarriak:
Erasmus + programak ezartzen du laguntzak eskaintzea premia bereziak dituzten pertsonei, goi hezkuntzaren esparruan. Laguntza horiek jasotzeko, parte hartzaileek % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna legez aitortuta eta kalifikatuta izan beharko dute, eta programak aukeratuak izateko irizpideak ere bete beharko dituzte.
Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek, Europar Batasuneko funtsak jasotzeaz gain, tokiko, eskualdeko eta/edo estatuko beste finantzazio iturri batzuetako laguntzak ere jaso ahal izango dituzte.
Parte hartzaileek ezin izango dizkiote laguntza horiek zuzenean SEPIEri eskatu, jatorrizko goi hezkuntzako erakundeen bidez baizik. Horretarako, doakienek PARTE HARTZAILEAREN DESGAITASUN AGIRIA aurkeztu beharko dute Nazioarteko Harremanetako Bulegoan, 2017ko martxoaren 1a baino lehen.
Laguntza gehigarriak eskatuz gero, fakturak edo eskatutako aurrekontuaren justifikazioko agiriak ere aurkeztu beharko dituzte.
Ezinbestekoa da laguntzako eskaerak Deustuko Unibertsitateak berak aurkeztea eta bermatzea, eta eskaeran ageri diren agiri guztiekin batera egitea. Izan ere, eskakizun horietako bat izan ezik, eskaerak automatikoki atzera botako dira.
Laguntza horiei guztiei buruzko informazioa esteka honetan aurkituko duzue.
KUTXABANK 
Kutxabank banketxeak EAEn erroldatuta dauden graduko ikasleei laguntzak eskaintzen dizkie, Deustuko Unibertsitateak nazioarteko mugikortasun programa batean parte hartzeko ofizialki aukeratu eta banketxeak ezarritako baldintzak betetzen dituztenei. Baldintzak deialdian daude jasota.
- Laguntzaren zenbatekoa:
1.Ikasturte osoa harrerako unibertsitatean: 800 €
2.Lau eta sei hilabete bitarteko egonaldiak harrerako unibertsitatean: 400€
3.Lau hilabetetik beherako denboraldietan: 100 € harrerako unibertsitatean ematen den hilabeteko egonaldi bakoitzeko.
4.Zenbateko hori txikiagoa ere izan daiteke, emandako beken zenbatekoak beketarako emandako zenbateko globala gainditzen badu.
consulta *** Kontsultatu gainerako eskakizunak eta ezaugarriak erakundearen web orrian (ikusi goian). |
EUSKO JAURLARITZAREN BEKAK NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNETARAKO
Eusko Jaurlaritzak beka emango die Erasmus + edo Alde Biko ez-Erasmus programen barruan nazioarteko mugikortasuna egiten dutenei, jatorrizko unibertsitateen bidez.
SEPIE (Erasmus +) erakundearen osagarri den laguntza bat da eta gehienez 9 hilabetez ematen da. Hileroko bekaren zenbatekoa gehienez 330 eurokoa izan daiteke eta ezin izango da 2970 euro baino gehiagokoa izan guztira, 2016-2017 deialdian.
Laguntza horien onuradun izateko, ikasleek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Nazioarteko mugikortasun programa baterako (Erasmus edo Alde Bikoa) hautatua egon.
- Auzotasun administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean izatea eskatzen den datan eta mugikortasuneko tokia eskatzen den urteko urtarrilaren 1a baino lehen.
- Espainiar nazionalitatea izatea edo Espainian legezko egoitza izatea. Kanpoan geratuko dira ikasketengatiko egonaldia edo bizimodua hemen egiten ari diren ikasle atzerritarrak.
** Zenbateko hori doitu egiten da laguntza eskatzen duen ikasle kopuruaren eta Eusko Jaurlaritzak esleitzen duen guztizko aurrekontuaren arabera. Kontsultatu deialdi ofiziala.
Más información sobre becas de movilidad outgoing
Beka orokorrak
Informate