Programa honen bidez, ikasleek Europar Batasuneko 28 Estatu kideetako Europako Unibertsitate Eremuko goi mailako hezkuntza erakunde batean egiten dituzte ikasketak, edo Islandia, Norvegia, Suitza, Liechtenstein, Turkia eta Mazedoniako Jugoslaviar Errepublikan. Horretarako Deustuko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatuta eduki beharko du erakunde horrek
Aldi horren bukaeran, Deustuko Unibertsitateak aintzat hartuko ditu egindako ikasketak. Ikastaldi horretan, ikaslea salbuetsita egongo da harrerako erakundeko tasa akademikoak ordaintzetik. Erasmus ikasleentzako laguntzak bateragarriak dira estatuko beste laguntza edo maileguekin.