Programaren barruan mugikortasuneko tokia duten ikasleek erakunde hauek eskaintzen dituzten beka jaso dezakete:
- Eusko Jaurlaritza
- Kutxabank
Era berean, mugikortasunean zehar, ikasleak bekak edo maileguak izan ditzake hezkuntza-helburuetarako, normalean ikasteko jatorrizko erakundean jaso ditzakeenak. Mugikortasuneko laguntzak sistema nazionalen eta/edo eskualdeetako beken osagarri izan daitezke. Horien barruan sartzen dira atzerrian egindako ikasketengatik sortutako gastu gehigarriak konpentsatzeko eskaintzen direnak.
EUSKO JAURLARITZAREN BEKAK NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNETARAKO
Eusko Jaurlaritzak beka emango die Erasmus + edo Alde Biko ez-Erasmus programen barruan nazioarteko mugikortasuna egiten dutenei, jatorrizko unibertsitateen bidez.
SEPIE (Erasmus +) erakundearen osagarri den laguntza bat da eta gehienez 9 hilabetez ematen da. Hileroko bekaren zenbatekoa gehienez 330 eurokoa izan daiteke eta ezin izango da 2970 euro baino gehiagokoa izan guztira, 2016-2017 deialdian.
Laguntza horien onuradun izateko, ikasleek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Nazioarteko mugikortasun programa baterako (Erasmus edo Alde Bikoa) hautatua egon.
- Auzotasun administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean izatea eskatzen den datan eta mugikortasuneko tokia eskatzen den urteko urtarrilaren 1a baino lehen.
- Espainiar nazionalitatea izatea edo Espainian legezko egoitza izatea. Kanpoan geratuko dira ikasketengatiko egonaldia edo bizimodua hemen egiten ari diren ikasle atzerritarrak.
** Zenbateko hori doitu egiten da laguntza eskatzen duen ikasle kopuruaren eta Eusko Jaurlaritzak esleitzen duen guztizko aurrekontuaren arabera. Kontsultatu deialdi ofiziala.
Más información sobre becas de movilidad outgoing
Kutxabank 
Kutxabank banketxeak EAEn erroldatuta dauden graduko ikasleei laguntzak eskaintzen dizkie, Deustuko Unibertsitateak nazioarteko mugikortasun programa batean parte hartzeko ofizialki aukeratu eta banketxeak ezarritako baldintzak betetzen dituztenei. Baldintzak deialdian daude jasota.
Laguntzaren zenbatekoa:
- Ikasturte osoa harrerako unibertsitatean: 800 €
- Lau eta sei hilabete bitarteko egonaldiak harrerako unibertsitatean: 400€
- Lau hilabetetik beherako denboraldietan: 100 € harrerako unibertsitatean ematen den hilabeteko egonaldi bakoitzeko.
- Zenbateko hori txikiagoa ere izan daiteke, emandako beken zenbatekoak beketarako emandako zenbateko globala gainditzen badu.
*** Kontsultatu gainerako eskakizunak eta ezaugarriak erakundearen web orrian (ikusi goian).
Banco Santander - Iberoamérica bekak
El Banco Santander ofrece entre 5 y 10 becas** de 3.000 a los alumnos de grado que han sido seleccionados oficialmente por la Universidad de Deusto para participar en un programa de movilidad internacional en alguna de las universidades iberoamericanas definidas en cada convocatoria como participantes del Programa en alguno de los siguientes países: Argentina, Brasil, Chile, Colombia, México, Perú, Portugal, Puerto Rico y Uruguay.
Las personas interesadas en solicitar estas becas deberán cumplir los requisitos recogidos en su convocatoria*: www.becas-santander.com
*La información disponible actualmente corresponde a la convocatoria 2016-2017.
**El número de becas total pueden varias de una convocatoria a otra.
Informate