Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Graduko ikasleak

Aldebiko mugikortasuna (Erasmusetik kanpo)

Programa honen bidez, ikasleek Europar Batasunekoa ez den herrialde bateko goi hezkuntzako erakunde batean egiten dituzte ikasketak, horretarako Deustuko Unibertsitateak hitzarmena izan behar du sinatuta erakundearekin. Aldi horren bukaeran, Deustuko Unibertsitateak egindako ikasketak aintzat hartuko ditu.

Ikastaldi horretan, ikaslea salbuetsita egongo da harrerako erakundeko tasa akademikoak ordaintzetik. Aldebiko mugikortasuna-Erasmusetik kanpo programan plaza duten ikasleek jaso ditzaketen diru-laguntzak bateragarriak dira estatuko beste laguntza edo maileguekin.

Hizkuntza-gaitasuna

Deustuko Unibertsitateko hizkuntza-eskakizuna

Hizkuntza-eskakizuna

Hizkuntza-mailako barne proba

  • Erasmus + mugikortasuneko eskaerarekin batera eskatu beharko da proba egitea. Eskaera egiteko epea 2016ko azaroaren 02tik 2016ko azaroaren 23ra izango da.
  • Hizkuntza mailako probak hizkuntza hauetan egingo dira: ingelesez, alemanez, frantsesez eta italieraz.
  • Ingeles, frantses, aleman eta italierako idatzizko probak 2016ko abenduaren 1ean egingo dira ordutegi honetan:
  • 15.00-16.30 - ingelesa
    17:00-18:30 - Frantsesa, alemana eta italiera
    ** Frantsesera eta alemanera / frantsesera eta italierara / alemanera eta italierara aurkeztu behar duten ikasleek abenduaren 5ean (15:00) aurkeztu ahal izango dira lehenengo egunean aurkezterik izan ez zuten hizkuntza-probara.
  • Ahozko probak egiteko, Hizkuntza Zentroak bidaliko du posta elektronikoz noiz egin behar diren.
  • Hizkuntza Zentroak posta elektronikoko mezua bidaliko die ikasleei idatzizko proben eguna, ordua eta gela zein diren adierazteko.
  • Eskatzaileak bi probak egin beharko ditu (idatzia eta ahozkoa), ezarri diren egunean eta orduan. Ikasleak ezinbesteko kasuan baino ezin izango du proba aldatu, aurretiaz Nazioarte Harremanetako Bulegoan justifikatu ondoren.
  • Ikaslea ordurako aurkeztu beharko da probetara, NANa edo ikasle txartela duela. Ez zaio sartzen utziko ordurako ez datorren ikasleari.
  • Antolaketa kontuengatik, eta proben helburua kontuan izanik, ez du inolako zentzurik hizkuntza bateko mailako probara aurkezteak, hizkuntza horren ezagutzarik izan ezik.
  • Ez dira aurkeztu behar mailako probara hizkuntza-maila ziurtagiriz egiaztatu duten ikasleak edo, titulazioko eskakizunengatik halakorik eskatzen ez zaienak, “Hizkuntza-eskakizuna” atalean adierazten denez.
     

Hizkuntza-eskakizuneko barruko proben emaitzak – 2017-2018 mugikortasun kanpaina

Harrerako unibertsitateen hizkuntza eskakizunak

 

Hizkuntza irizpideak ikusi


DBS SS-ko hizkuntza irizpideak ikusi


Hizkuntza-mailako barne probaren ereduak


Ikusi barruko probako eredu bat (ingelesa)
 

Oharra: Gainerako hizkuntzetarako idatzizko proba aukera anitzeko idatzizko proba bat eta idazlan bat izango da.

Estudiantes outgoing

Campus BilbaoAvda. de las Universidades 2448007 Bilbao Tel.: 944 139 407outgoing@deusto.es
Campus San Sebastián Camino de Mundaiz 5020012 San SebastiánTel.: 943 326 600relint@deusto.es