Programa honen bidez, ikasleek Europar Batasunekoa ez den herrialde bateko goi hezkuntzako erakunde batean egiten dituzte ikasketak, horretarako Deustuko Unibertsitateak hitzarmena izan behar du sinatuta erakundearekin. Aldi horren bukaeran, Deustuko Unibertsitateak egindako ikasketak aintzat hartuko ditu.
Ikastaldi horretan, ikaslea salbuetsita egongo da harrerako erakundeko tasa akademikoak ordaintzetik. Aldebiko mugikortasuna-Erasmusetik kanpo programan plaza duten ikasleek jaso ditzaketen diru-laguntzak bateragarriak dira estatuko beste laguntza edo maileguekin.