Mugikortasuna aukeratzeko arrazoiak
Asko dira mugikortasuneko programa bat egiteko erabakia hartzeko arrazoiak, bai ikasketen kasuan, bai praktiketan:
- Eskualdeko hizkuntzaren komunikazio-trebetasunak sendotu eta kultura artekotasunean sakontzea.
- Gizarte trebetasunak sendotzea.
- Deustuko Unibertsitatean jasotzen dituzun ikuspegiak ez bezalako ikuspegi osagarriak lortzea.
- Nazioarteko ikuspegia izatea eta kultura eta hizkuntza askotako taldeetan lan egitea, funtsezkoak baitira etorkizuneko profesionalentzat.
- Horrez gain, oso elementu positiboa eta bereizgarria da ikaslearen curriculum akademikorako.
HIZKUNTZA BALDINTZAK
Hizkuntza frogan izena emateko epea: azaroak 11 - 24 (biak barne)
Ingelesez, frantsesez, alemanieraz edo italieraz ikasten den unibertsitatean mugikortasuna egiteko, Deustuko hizkuntza froga gainditu edo beharrezkoa den hizkuntza maila probatzen duen kanpoko agiria aurkeztu beharko du.
HARRERAKO UNIBERTSITATEAK
Abenduan, zure ikasketetarako hautagai diren harrera unibertsitate guztien zerrenda jasoko duzu. Honetaz gain, leku bakoitzerako mugikortasun lekuak eta hizkuntza maila baldintzak ezagutuko dituzu.
BEKAK
Mugikortasuna egiten duten ikasleak SEPIEk (Erasmus+), Eusko Jaurlaritzak, Kutxabank eta Santanderrek ematen dituzten bekak hartu izan ahalko dituzte, bakoitzaren deialdiaren baldintzak aintzat hartzen. Dirulaguntza jasotzeko lekualdatzea derrigorrezkoa da. Aldi berean, osagarriak dira EJren deialdi orokorrarekiko eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren deialdiarekiko; baita ere, Deustoren bekei dagokionez.