Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizarte Lana

Lan irteerak

Pertsonen bizitza hobetuko duzu

Zure lanbidearen bidez, pertsonen bizitza hobetuko duzu. Besteak beste, honakoak egin ahal izango dituzu, gizarte langile izanik:

  • Gizarte ingurunean esku hartu, bitartekotza, laguntza, hezkuntza eta defentsa zereginetan
  • Gizarte politika, zerbitzu eta ekimenen diseinuan eta ebaluazioan parte hartu
  • Gizarte arazoei irtenbidea emateko aholkuak eskaini
  • Herritartasun aktiboa bultzatu eta giza eta gizarte eskubideak bermatzen lagundu
  • Gizarteko arazoen prebentzioan lan egin
  • Hainbat esparrutako profesionalekin batera, pertsonek, familiek, taldeek, erakundeek eta komunitateek ahalik eta autonomiarik handiena lortzen lagundu

Herri administrazioan edo sektore pribatuan egingo duzu lan

Bi aukerak izango dituzu: herri administrazioa eta sektore pribatua. Hau da, udaletan eta mankomunitateetan, aldundietan, autonomietako gobernuetan, elkarteetan, fundazioetan, gobernuz kanpoko erakundeetan, zerbitzu pertsonalak eskaintzen dituzten enpresetan lan egin ahal izango duzu.

Askotariko pertsonekin eta taldeekin:

  • Gizarte zerbitzu orokorrak: lehen mailako arretako gizarte laneko unitateak, gizarte etxeak, gizarte larrialdietako zerbitzuak, udal aterpetxeak, gizarte laguntzako programen kudeaketa
  • Haurrak eta familia: haurrak, gazteak eta familia, gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko taldeak, eguneko zentroak, tutoretzapeko etxebizitzak, harrera zentroak, familiako harrera programak, topaketa guneak, bertako edo nazioarteko adopziorako programak eta erakundeak
  • Adinekoak: eguneko zentroak, zaharren egoitzak, tutoretzapeko apartamentuak, etxebizitza komunitarioak, adinekoentzako gizarte animazioko programak, balorazio taldeak, tutoretza erakundeak
  • Gizarte bazterkeria: pasadizokoentzako aterpetxeak, exijentzia txikiko ikastetxeak, unitate ibiltariak, etorkinentzako arreta eta orientazio zerbitzuak, presoentzako eta preso ohientzako programak, gizarte laguntzako programak
  • Desgaitasunak: errehabilitazio zentroak, desgaitasunak balioesteko taldeak, eguneko zentroak, lantegi okupazionalak, kaltetuen elkarteak, enplegu babestuko zentroak, tutoretzako institutuak eta funazioak, gizarte eta kultur sustapeneko programak
  • Etxebizitza: babestua eta soziala (etxebizitzak esleitzea, etxetik kanporatzean edo auzokoen arteko istiluetan bitartekari egitea)
  • Enpresa jarduera, lanbidea modu librean garatzeko: zerbitzu pertsonalen kudeaketa eta gizarte aholkularitza, gizarte bitartekotza, gizarte proiektuen zuzendaritza eta kudeaketa, profesionalen ikuskapena, giza baliabideak…
  • Enplegua: enplegua sustatzeko programak, laneratzeko zerbitzuak
  • Komunitate garapena: autolaguntzako elkarteak eta gobernuz kanpoko erakundeak sustatzeko programak, proiektu komunitarioen garapena

Laneratzeko banan-banako arreta

Deusto Alumnik laneratzen lagunduko dizu. Enpleguari lotutako alderdi guztietan, orientazioa eta lege aholkularitza emango dizkizu.

Kontsulta itzazu aukera guztiak www.alumni.deusto.es helbidean