Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

eba gaminde egia

img

eba gaminde egia

Kategoria:
Doktore arduraduna
Formakuntza akademikoa:
Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean
Posta elektronikoko helbidea:
Curriculum Vitae - PDF

Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1992). 1994tik 2009 arte testu juridikoen euskarazko itzulpenean hartu du parte, Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuan, Herri Administrazioaren Euskal Erakundeak (HAEE/IVAP) eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak finantzatutako proiektuei esker. 1997-98 ikasturtean Zuzenbide Fakultatean sartu zen irakasle moduan. Orain, Zuzenbide Pribatuko Departamenduan dago, merkataritzako arloan, gaiaren koordinatzaile gisa, eta euskaraz ematen ditu eskolak Graduko 3 eta 4. mailetan. Ikasle Ohien Elkarteko Zuzendaritza Batzako kidea da, eta horrekin batera lan egiten du, Lan Orientaziorako Zerbitzuan, azken ikasturteetako ikasleentzako prestakuntza- nahiz enplegu-jarduerak antolatzen. Antzeko zerbitzuak eskaintzen dizkie beheragoko mailetako ikasleei ere, BIDEKIDE deritzon Berrikuntza Pedagogikorako Proiektuaren bidez, Marian Alaez irakaslearekin batera. Itzulpen-lanari esker, Administrazio zuzenbide, zuzenbide zibil eta merkataritzako zuzenbideko eskuliburuak argitaratu ditu, baita lege-testu zibilak eta merkataritzakoak ere. Halaber, Finantza zuzenbideko euskarazko eskuliburuaren egilekidea da, eta merkataritzako zuzenbidearen inguruan zenbait artikulu argitaratu ditu Zuzenbideko Euskal Akademiaren Aldizkarian. Orain dela gutxi merkataritzako kontratuei buruzko eskuliburua egin du, beste bi irakaslerekin batera. Kooperatibismoa, Fiskalitatea eta Gizarte-eskubideak ikertaldeko kidea izanik, bere doktore-tesia defendatu du 2015ean: “La Doctrina Social Cristiana y el Cooperativismo Vasco: una alternativa para el cambio” izenburuarekin.

Bulegoa: (Bilboko Campusa)