Azaroaren 19tik 23ra European Association for International Education –EAIE erakundearen Udazkeneko Akademia izan zen Deustuko Unibertsitatean. Unibertsitatea aukeratu zuten foroaren topagune izateko. Prestakuntzako aste trinkoa izan zen; Goi Mailako Hezkuntzako150 profesional aritu ziren, akademikoak eta kudeatzaileak, estrategiak, trebetasunak eta gaitasunak garatzen eta doitzen interesaturik zeudenak, unibertsitateen nazioartekotze mailak hobetzeko.
Udazkeneko Akademia sei hilerik behin antolatzen da eta nazioartean ospea duten adituak aritzen dira irakasle, metodologia dinamikoa dute eta helburua da parte hartzaileek euren esperientzia partekatzea. Hori dela eta, prestakuntzako ikastaro hauek topaketarako espazioa dira, mundu mailako lankidetza sareak indartzeko eta goi mailako hezkuntzan nazioartekotzean dauden joera berriak ezagutzeko.
EAIE 1989an sortu zuten eta goi mailako hezkuntza nazioartekotzen aritzen diren aditu, sare eta baliabideen Europako zentroa da.