Proiektua: On the meaning of innovation performance: is the synthetic indicator of the European Innovation Scoreboard flawed?
Ikertzaile nagusia: Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia
Erakunde laguntzailea: Fundación COTEC para la Innovación (Berrikuntzarako COTEC Fundazioa)
Hasiera data: 2015-01-01
Amaiera data: 2018-07-31
Diziplina arteko plataforma/ arloa: B-Creative
EIS proiektuak Europako European Innovation Scoreboard ekimenaren zehaztasuna, sendotasuna eta fidagarritasuna hobetu nahi ditu eta zientzia, teknologia eta berrikuntza arloetako politiken arduradunei begira baliagarritasunez hornitu. European Innovation Scoreboard 2001etik urtero argitaratzen da eta Europako Batzordeak tresna hori erabiltzen du batez ere “Innovation Union”aren emaitzak monitorizatzeko, ekimen hori baita Europa 2020 Estrategiaren oinarrietako bat berrikuntzaren aldeko ingurunea sortzeko. Beraz, proiektuak badu eragina gizartean, garapen eta ongizate politika publikoei dagokienez.
Proiektuari esker…
- maila zientifikoan: frogatu da berrikuntza sistemen eskala (kopurua) ez dela erabakigarria emaitzak lortzeko. Aitzitik, eskura dauden baliabideen zer erabilera egiten den (modua) da erabakigarriena berrikuntza sistemen emaitzetan.
- oso oihartzun handia izan du Europako eta Estatuko politika esparruetan
- Europa mailan: Europako Batzordeak –“Research and Technological Development” zuzendaritza nagusia (RTD) eta “Internal Market, Industry, Entrepreneurship and SMEs” zuzendaritza nagusia (GROW)– ikertzaile nagusia gonbidatu zuen, aditu gisa parte har zezan “Rethinking the European Innovation Scoreboard: perspectives for 2020 and beyond” bileran (Brusela, 2018ko azaroak 15).
- Estatu mailan: Espainiako gobernuarentzako artikulu bat idatzi zen Fundación COTEC para la innovación erakundearen bidez jasotako gonbidapen bati esker. COTEC Fundazioarekiko lankidetza mantendu egin da eta ikertzaile nagusia “los 100 de COTEC” izeneko sareko aditu izendatu dute.
- emaitzen zabalkundea egin da ikerketa eta berrikuntzako gaietan espezializatutako Europako prentsan, Estatuko komunikabideetan (Diario Innovación) eta eskualde mailakoetan (Noticias de Gipuzkoa eta EITBko Ahoz Aho telebista saioan) eta Red.es-en ‘Desayunos con innovadores’ ekitaldian.