Proiektua: European Alliance for Education and Training in Audiences Development (CONNECT)
Ikertzaile nagusia: Macarena Cuenca Amigo
Erakunde laguntzailea: Fondazione Fitzcarraldo
Hasiera data: 2017-01-01
Amaiera data: 2019-12-31
Diziplina arteko plataforma/ arloa: B-Creative
Finantzaketa eskema: Erasmus+ Knowledge Alliances
CONNECTek ekarpena egiten dio Garapen Jasangarrirako 4. Helburuari, "Kalitateko hezkuntza" izenekoari, prestakuntza programa bat garatuz. Programa hori kultura arloan esperientzia izan eta lanean diharduten profesionalei dago zuzenduta, junior profilekoei, lanbideko karreraren hasieran daudenei. Proiektuaren ardatza kultur audientzien garapenerako prestakuntza da eta lerrokatuta dago Europako Batzordearen lehentasunekin. CONNECTek erraztu egiten die gazteei lan merkatura sartzea, laneratzea Europan, Estatuan eta eskualdeetan kezka iturri baita.
Proiektuari esker…
- maila zientifikoan ikerketako hainbat metodologia aplikatu ahal izan dira:
- arte kudeaketako graduondoko ikasleen beharrizanen azterketa zehatza egin ahal izan da (Europako 5 herrialdek hartu du parte, 49 ikasleri egin zaizkie elkarrizketak eta 2 talde aztertu dira).
- kultura arloko profesionalen beharrizanen azterketa zehatza egin ahal izan da (Europako 5 herrialdek parte hartu dute eta galde-sorta baten 628 erantzun jaso dira)
- ekintzailetzako gaitasunak garatzeko programak aztertu dira (Europako 5 herrialdek hartu dute parte, 138 ikastaro aztertu dira, eta audientzien garapeneko 2 adierazte analizatu dira).
- Prestakuntza programa bikoitza ezarri ahal izan da (Twin-Trak Programme) Europako 5 herrialdetan (Espainia, Italia, Polonia, Danimarka eta Erresuma Batua).
- Junior profileko 63 ikaslek, senior profileko 60 profesionalek eta kanpoko 41 aholkularik hartu zuten parte.
- Prestakuntza programak 53 erakunde desberdinetan diseinatu eta ezarri dira. Eta benetako eragina prestakuntzan parte hartu dutenengandik harantzagokoa izan da eta erakundeko beste kide batzuei eragin die, kasu batzuetan, kultur audientziei eurei ere bai.
- graduondoko beste programa bat sortu da Destuko Unibertsitatean: Kultur ikus-entzuleei buruzko estrategiako Aditua”. Espainian unibertsitate programa bakarra da, kultur audientzien garapenean eta ikus-entzuleen prestakuntzan.
- ikasleen ekintzailetzako, sormeneko eta berrikuntzako gaitasunak garatu ahal izan dira.
- emaitzak zabaldu ahal izan dira, zabalkundeko ekitaldi batzuetan parte hartuta:
- Museoetako publikoei buruzko mintegia Madrilen 2018ko maiatza.
- Tokiko profesionalentzako ekitaldia Erroman 2018ko ekaina.
- Varsoviako Foroa, nazioarte mailako aditu garrantzitsuen parte hartzearekin (2018ko iraila).
- liburu bat argitaratu da Deustuko Aisiako Ikaskuntzetako bilduman: «El desarrollo de audiencias en España. Reflexiones desde la teoría y la práctica».
- artikulu zientifikoak argitaratu dira aldizkari zientifikoetan.
- Social Impact Briefing-aren “¿Cómo situar al público en el centro de tu gestión. Guía para implantar un enfoque de desarrollo de audiencias en las organizaciones culturales” argitalpena.