Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Compromiso Empresarial

Proiektua: Enpresa-konpromisoa bultzatzen Gipuzkoan
Ikertzaile nagusia: Henar Alcalde
Erakunde laguntzailea: Circular Hub: Impact Hub Donostia
Hasiera data: 2017-06-01
Amaiera data: 2018-10-31
Diziplina arteko plataforma/ arloa: Lurraldea

 

Webgunea
 

 Social Impact ODS Trabajo Decente y Crecimiento Económico  ODS Industria, Innovación e Infraestructura  Produccion y Consumo Responsables

Enpresa-konpromisoak enpresek Gipuzkoako lurraldearekin duten konpromisoa sustatu nahi du, hau da, enpresak bertako ekonomia eta ingurumen jasangarritasunean inplikatzea. Hortaz, proiektuak bi helburu ditu:

  • lurraldearen jasangarritasun sozioekonomikoa bultzatzea, erabaki zentroak Gipuzkoan kokatuta (8. eta 9. GJH) eta
  • ingurumen jasangarritasuna sustatzea, ekonomia zirkularrarekin lotutako ekimenen bidez (12. GJH).

Enpresa konpromisoak estu-estu lan egin du Circular Hub-ekin, ikerketa interaktiboko ikuspegiari loturik proiektuaren fase guztietan, ikerketa erronka definitzetik hasi eta emaitzen zabalkundera arte.
Proiektuan 28 enpresak hartu dute parte 11 tailerretan. Hartara, kontzeptu teorikoak oinarritu eta politika publikoak diseinatzeko gomendioak eta ekintza-ildo potentzialak jaso ahal izan dira.

Proiektuari esker…

  • maila zientifikoan, aurrerakuntzak egin dira enpresa jasangarriak sustatzera bideratutako esparru teorikoa eraikitzeko.
  • lurralde mailan, jasangarritasun sozioekonomikoan eta ingurumenekoan hobetzeko edo aldaketak egiteko proposamenak egin dira, erakunde publikoek eta bitarteko eragileek (klusterrek, tokiko garapen agentziek, merkataritza ganberek eta enpresaburuen elkarteek) jaso ditzaten.
  • maila mikroekonomikoan, enpresa esperimentaziorako laborategi bat sortu da, ekonomia zirkularraren ardatz izateko eta ORKLI enpresarekin lan egin da produktu bat ingurumen jasangarritasunean oinarritutako negozio eredu batera moldatzeko bideragarritasuna aztertzeko. Esperimentazio laborategi eredu horri esker, enpresek ekintza plan bat garatu ahal izango dute, lurraldearekiko konpromiso estrategiak abian jartzeko.
  • emaitzen zabalkundea egin da bide hauek erabiliz: erabakiak hartzeko guneak finkatzeko eta ekonomia zirkularrari buruzko politikak bultzatzeko txostena eta iritzizko artikuluak.
     

Compromiso empresarial Informe Compromiso empresarial Taller1 

Compromiso empresarial Taller2