Deustuk ikerketaren gizarte eraginean egin duen lanaren barruan, urtero aukeratzen dira gizarte eragin handia izan dezaketen ikerketa proiektu batzuk eta, horietatik abiatuta, Deusto Social Impact Briefings izenekoak prestatu eta argitaratzen dira.
Deusto Social Impact Briefings horiek monografia laburrak dira, gizarte erakundeei, erabiltzaileei, policy maker delakoei edo enpresei zuzenduak. Hizkuntza ez-akademikoan, Deustuko ikerketaren eragin aldatzailea agerian jartzea da helburua, Deustuko ikerketaren emaitzak gizarte eragileentzat ulergarriak izan daitezen. Aurrean dituzten gizartea aldatzeko erronkei erantzuten lagun diezaiekete, eta betetzen duten lanerako jardunbide egokiak, gidak edo gomendioak eskaintzen dizkiete.