Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kultur impact - Kultur eragina

Kultura eta sormen industrietako sektoreen produktibitatea neurtzeko analisirako tresnak.

Kultura eta/edo kirol ekitaldien eta industrien gizarte eraginaren analisi kualitatiborako tresnak erakundeek, administrazioek, instituzioek eta enpresek artatzeko metodologietan duten hutsunea betetzen du; izan ere, erakunde horiek guztiak kezkatuta daude kultura eta sormen industrien sektoreetako produktibitatea era jasangarrian neurtzeaz eta arduraz kudeatzeaz.

Orain arte, kultura eta sormen industrien eraginaren analisiaren paradigma batez ere ekonomikoa izan da. Gizarte eragina ebaluatzeko gure tresnak berritzaileak dira, era dinamiko eta eraginkorrean bateratzen baitituzte adituen/profesionalen prestakuntza eta herritarrak ahalduntzea.

Kultura eta sormen industrien eragina ebaluatzen dute, publikoen eta kontsumitzaileen garapena eta herritarrak ahalduntzea.

Zerbitzuaren barruan sartzen da kultura eta sormen industrien eragina ebaluatzea (ekitaldiak, azokak eta jaialdiak barne), publikoa eta kontsumitzaileak garatzea eta herritarrak ahalduntzea. Hartara, kulturako sektoreekin lotuta dauden eragileen benetako beharrizanei erantzuten die.

Kultura eta sormen industrien gizarte eraginaren ebaluaziorako adierazle fidagarrien inguruan adostasunak sortzeko balio duen metodologia interesgarria da era askotako eragileentzat administrazioan, erakunde publiko eta pribatuetako teknikari eta profesionalentzat, baita herritarren erakunde eta gizarte zibilarentzat ere.

Herri administrazioei eta kultura industrietako sektoreei zuzendua
Herritarrak ahalduntzean oinarritzen den kultura eta sormen industrien gizarte eraginaren ebaluazioko adituen zerbitzua da, herri erakundeei dago batez ere zuzendua, baita kultura industrietako sektoreetako kideei ere (arkitektoen bulegoak, ikus-entzunezkoak ekoizten dituzten enpresak eta ikus-entzunezkoen kateak, museoak, bildumak eta arte fundazioak, antzerki eta musika jaialdiak, etab.).

Prestakuntza, esku hartzea eta ahalduntzea
Gure zerbitzuak duen abantailetariko bat da eskalatzeko erraztasuna. Zentzu bikoitzean, izan ere: tokiko mailan ondo funtzionatzen duen tresna da; baina nazioarte mailan ere erakutsi du eraginkorra dela (hainbat herrialdetako pertsonekin).

Oinarrizko zerbitzuak honakoak ditu:

  1. fasea. Prestakuntza. Informazioko bilera bat egiten da, beharrizanen mapaketa interaktiboa eta eztabaidarako mahaietan antolatutako dinamika bat. Elkarren arteko diagnostiko bat bideratu eta hobetzeko proposamenak ere jasotzen dira.
  2. fasea. Esku hartzea. Espedizio monitorizatua egiten da, bezeroarentzat erreferentziako zentro batera joanda. Bertan egiten da ebaluazioa, irizpide praktikoak eta diziplina artekoak erabilita. “Txosten” bat egiten da, gizarte eragineko adierazleen mapa bat barne.

fasea. Ahalduntzea. Herritarren arteko partaidetza prozesu bat aktibatzen da, PASSPORT tresnaren bidez (parte hartzaileen komunitateak, publikoen elkarteak, audientziak, kultur agentziak, etab.), garatutako adierazleen berrikusketan eta aplikazioan ahalduntzeko.

Premium zerbitzua
Lehen planteatutako faseez gain, zerbitzua zabaldu egin daiteke, horretan zeresana duten eragileen beharrizanei erantzuteko, ekimenerako ardatz hauek jasota:

  • Beharrizanen mapatze parte hartzailea: 2 orduko iraupeneko 2 workshop monitorizatu. , Role playing-eko teknikak barne.
  • Creativity Peer review. Ibilaldiak: bezeroen kopurua kontuan harturik, 2 ibilaldi antolatuko dira, bezeroaren sektorerako erreferentziako zentroetara, DUko langileek gidatuta eta monitorizatuta.
    • Outputa: papereko formatuan emango denaz gain, ikus-entzunezko formatua eta transmedia izan ditzake (ibilaldiaren estaldura bermea gizarte sareetan, komunitate digitalak, etab.). Elkarlanean sortutako adierazleen zabalkundea plataforma digitaletan, gizarte mailan ikusgarritasuna izango duela bermatuta.
    • Herritarrei deia egin, parte hartzeko prozesu bat abian jarrita (sektorearen arabera, kultur kontsumitzaileen elkarteekin, jarduerak praktikatzen dituztenekin, elkarte artistikoekin, etab. jartzen gara harremanetan). Oinarrizko zerbitzuak 100 pertsonara arte bil ditzake.
       

Hori guztia ematen zaio bezeroari, baita urrats bakoitzean jaso diren adierazleak ere, 50 orriko txosten grafiko zabaldua, aplikatutako tresna guztien esplotazio osoarekin. Horrek guztiak ekitaldiaren edo jardueraren gizarte eraginaren analisi bat sortuko du.
Premium bezeroa DUko zerbitzuaren emaitzen esplotazioak elikatutako ikerketen Erakunde Parte hartzaile Begiraleen zorroan egongo da 2 urtez. Hala, 2 urtetan zehar, adierazleen eta sortzen diren faktoreen aldian aldiko eguneratzeak jasoko ditu interesatzen zaizkion gizarte eraginen analisian.

Fernando Bayón
Aisia eta Giza Garapeneko taldea
Aisiazko Ikaskuntzen Institutua
Zuzendaria: Izaskun Albizu
Ikertzaile nagusia: Aurora Madariaga.

Harremanak eta argibide gehiago
deiker@deusto.es