Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kineage - Zahartze aktiboa

Kinage3Dn garatutako Serious Game bat da, teknologia berriak erabiltzeko modua ematen duena, bizi ohitura osasungarriak sustatzeko, bai fisikoak eta bai kognitiboak.

Bideo-joko horrek Kinect izeneko mugimenduaren sentsore bat erabiltzen du, erabiltzaileak ordenagailuarekin interakzioan aritzeko, bideo-jokoen ohiko kontrolatzaileak fisikoki ukitu gabe (agintea), keinuak antzematen dituen interfaze natural baten bidez.Halaber, jokoa egokitu egin da erabiltzaile bakoitzak duen desgaitasun fisikoa kontuan harturik, eta jolasteko hainbat aukera ematen ditu. Horregatik, jokoak erabiltzaile-mota zehazteko modua ematen du: hankak mugitzeko edo ez mugitzeko gaitasuna (gurpildun aulkia erabiltzen duen ala ez) duen jakinik, jesarrita edo zutik jolasteko aukera ematen du. Kontroleko hainbat parametro ezarri dira (pantailan agertzen diren objektuen abiadura, kopurua edo jarraitzen duten bidea), erabiltzaile bakoitzaren maila kognitibora egokitu ahal izateko.

Zahartzea aktiboa eta osasungarria izan dadin laguntzen du.

Proiektu hori 65 urtetik gorako pertsonentzat da, zahartze aktiboa eta osasungarria izan dezaten. Aisialdiko jardueraren bidez lortzen da erabiltzailea mugitzea eta prozesu kognitiboa sustatzea, trebatu ahala. Produktua egokituta dago desgaitasun fisikoa duten pertsonek erabil dezaten: hankak gutxi edo batere mugitzen ez dituzten pertsonek (gurpildun aulkia erabiltzen dutenek) edo besoak mugitzeko zailtasunak dituztenek

65 urtetik gorako pertsonentzat, desgaitasuna duten edo ez dutenentzat, dementzia duten edo ez dutenentzat

Ekipoaren konfigurazioa, instalazioa, mantentzea eta prestakuntza

Produktua egokitzea eta konfiguratzea. Pantailan mugitzen diren itemen diseinua eta garapena, itemen ibilbidea aldatzea, beharrezkoa izanez gero, erabiltzaileak sistema horretara errazago egin daitezen. Jokatzeko kokapena, ariketaren iraupena, beso bat edo biak erabiltzen diren eta antzerakoak ere konfiguratuko dira.

  • DeustoTechen zerbitzuaren barruan, hau sartzen da:
  • Sistema instalatzea eta martxan jartzea.
  • Prestakuntza, monitoreei erabileraz eta tresnaren konfigurazioaz emango zaiena eta erabiltzaileei jokoaren funtzionamenduaz emango zaiena.
  • Ekipoa mantentzea. Horren barruan sartzen da hau:
    • Prebentziozko mantentze-lana, bai softwarearena (lizentzien eta eguneratzeen kudeaketa egokia), bai hardwarearena (barruan sartzen dira hardwarearen bizi-zikloaren kontrola eta berrikuntza planak).
    • Bi motatako laguntza teknikoa:
    • Urrutiko asistentzia: gertakaririk sinpleenak konpontzeko
    • Tokiko asistentzia, konpontzeko teknikari bat bertan egotea eskatzen dutenetarako.

Premium zerbitzua

Goian planteatutako faseez gain, zerbitzua zabaldu egin daiteke, eragileek izan ditzaketen beharrizanei erantzuteko. Premium zerbitzuaren barruan sartzen da parte hartzaileengandik jasotako datuak aztertzea, egoki monitorizatzeko, bai erabiltzailearen aprobetxamendua, bai zerbitzuaren eraginkortasun globala.

e-Bizitza taldea

Taldearen jakintza

Begoña García Zapirain 

Begoña García Zapirain Telekomunikazioko Ingeniaritzan graduatu zen, Telematika espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean, 1994an. ZIV enpresan ia hiru urtez lanean aritu ondoren, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean sartu zen 1997an, Seinalearen eta Elektronikaren Teoriako irakasle lanetan. Deustuko Unibertsitateko Telekomunikazio Saileko zuzendaria izan zen 2002tik 2008ra. 2001ean e-Bizitza ikertaldea sortu zuen Unibertsitatean, bera ikertzaile nagusi zela. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Deustotech-LIFE ikerildoko zuzendaria da, eta osasunaren eta teknologia berriak gizartearen zerbitzura jartzeko ikerketa proiektuak egiten ditu. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Ikerketa Sailak B motako ikertalde aitortutako (2010-2012 eta 2013-2015) “e-Bizitza” izeneko taldeko kidea da.

Amaia Méndez Zorrilla
Industria Ingeniaritza Teknikoan graduatu zen, Elektronika espezialitatean, 1999an, Deustuko Unibertsitatean. Ondoren, 2001ean, Telekomunikazioko Ingeniaritzan graduatu zen, Deustuko Unibertsitatean. Konputazio Zientzietako doktore titulua lortu zuen 2012an. Bere interesak hauek dira: seinale biomedikoak prozesatzea eta teknologia berriak gizartearen zerbitzura jartzeko proiektuak garatzea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Ikerketa Sailak B motako ikertalde aitortutako (2010-2012 eta 2013-2015) “e-Bizitza” izeneko taldeko kidea da.

Ibon Oleagordia Ruiz
Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Fisikoetako lizentziatua (Elektronika eta Automatika espezialitatea) eta Elektronikako ingeniaria da, 2001etik, Euskal Herriko Unibertsitatean.. Konputazio Zientzietako doktorea da Europako aipamena duena Deustuko Unibertsitatean, 2015etik. Gaur egun Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean dago. 2004tik, Deusto Fundazioaren Deustotech-Life ikerketako unitateko ikertzailea da. Bere ikerketarik gehienak seinale biologikoen prozesamendu digitala hartzen du ardatz, baita teknologia berriak osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko garatzea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Ikerketa Sailak B motako ikertalde aitortutako (2010-2012 eta 2013-2015) “e-Bizitza” izeneko taldeko kidea da.

Zelai Sáenz de Urturi
Zelai Sáenz de Urturi Gasteizen (Espainia) jaio zen 1987an. Informatikako Ingeniaritzan graduatu zen Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean (Espainia) 2011n. Urte berean sartu zen DeustoTech-Life ikertaldean, desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako Serious Games delakoak diseinatzen eta garatzen. Ikerketan izan duen ibilbidearen ezaugarri dira parte hartu duen proiektu eta argitalpenak. Gaur egun Adimen artifizial aurreratuko unibertsitate masterra bukatzen ari da UNEDen. Arlo hauetan dago espezializatuta: sentsore bidezko PCrako jokoen garapenean, baita weben diseinuan eta garapenean.

Garapen horrekin lotuta dauden ikerketako adierazleak hauek dira:
1.proiektua
2.eragina duten artikulu zientifikoak
3.biltzarrak
4.software erregistroa


Zerbitzua garatzeko behar den gutxi gorabeherako denbora

  •  Oinarrizkoa: 6 hilabete
  • Premium: 12 hilabete

Harremanak eta argibide gehiago

deiker@deusto.es