Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

InnovaPYME - Berrikuntza antolaketan

Erakundeen birmoldaketa

Atzeraldi ekonomikoaren ondorio kaltegarriak, laugarren industria iraultzan murgiltzea eta merkatuen globalizazioa dira ziurgabetasuna ezaugarri duen inguru asaldatu honen atzetik dauden faktoreetako batzuk Inguru berri horrek desfasea sorrarazi du berrikuntza teknologikoaren eta gizarte berrikuntzaren artean. Horrek agerian jarri ditu ohiko erakundeen gabeziak, eta enpresaren balioak aldatu beharra ekarri du.

InnovaPyme erronka horri aurre egiteko diseinatutako zerbitzu bat da, bitarteko eragileak trebatu (tokiko garapen agentziak, klusterrak, merkataritza ganbera…) eta enpresa txiki eta ertainetan erakunde eraldaketa proiektuetan murgiltzeko. InnovaPymek gizarte sistema ireki baterantz garatzeko behar diren antolaketa arloko aldaketetako lehenengo etapei aurre egiten die, ETEen lehiakortasuna areagotu eta epe luzerako iraupena bermatzeko.

ETEetan erakunde-mailako aldaketa prozesuak ekarri beharra
ETEek egitura aldetiko mugak izaten dituzte eta sarritan ezin izaten diote lehiakortasunari eutsi eta/edo aregotzeko behar den erakunde aldaketaren erronkari aurre egin. Tarteko eragileek paper erabakigarria jokatzen dute hemen. Zerbitzua ETEen erakunde aldaketa prozesuak ekarri nahi dituzten bitarteko eragileei dago zuzenduta.

Lehiakortasuna hobetzeko ETEei laguntza ematen dieten tarteko eragileei zuzendua

Faseak, emaitzak, jarduerak eta metodologia

InnovaPyme
Módulos Objetivo
Moduluak: Erakunde berrikuntza eta aldatu beharra Helburua: hasierako esparru teorikoa eta ikuspegi globala
Moduluak: inguruaren analisia eta aukerak atzematea Helburua: enpresaren antolatzeko gaitasunen eta inguruarekin duen harremanaren gaineko ezagutza identifikatzea
Moduluak: Erakunde berrikuntzarako gakoak Helburua: erakundearen eraldaketa ezartzea erraztuko duen ibilbide-orri bat ematea
Moduluak: Antolatzeko eredu berriak 1: Open Innovation Helburua: erakundeak antolatzeko eredu berriak sakon ezagutzea
Moduluak: Antolatzeko eredu berriak 2: barne-ekintzailetza Helburua: erakundeak antolatzeko eredu berriak sakon ezagutzea

 

  • Metodologiak kontzeptu teorikoak, kasuen azterketa-eztabaida, eta esperientzia praktikoak.
  • Egun erdiko 5 lantegi egitea aurreikusten da, parte hartzaileen beharrizanetara egokitu badaiteke ere.
  • Prozesua amaitzean, parte hartzaileek jarduera-plan bat diseinatu beharko dute.
  • Premium zerbitzuaren deskripzioa (halakorik egonez gero)


Lantaldea

Henar Alcalde (koordinatzailea)
Marijose Aranguren
Aitziber Elola
Susana Franco
Bart Kamp
José Luis González Pernia

Taldearen jakintza

Henar Alcalde
Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzailea da. Berrikuntza irekiko estrategiak hartzen ditu ardatz ikerketan, bereziki eragileen arteko lankidetzaren analisia, jakintzaren kudeaketa, teknologiaren transferentzia, antolaketa ereduak eta enpresak berrikuntzako emaitzetan lortzen duen azken eragina.

Aitziber Elola
Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzailea da. Enpresak nazioartera zabaltzea eta erakunde berrikuntza hartzen ditu ardatz, sektoreen eta klusterren aldaketa, bereziki balio globalen kateak eta klusterren bizi zikloak.

Proiektuarekin lotuta garatu diren proiektuen zerrenda

COMPETITV’EKO (
2016-2018) Europako proiektua – ETEen lehiakortasuna biziberritzea, mugaz gaindiko lankidetzan oinarrituta, klusterrak, teknologia zentroak eta Pays Basque-Aquitania / Euskadi / Nafarroako garapen ekonomikorako agentziak lagunduta, mugaz gaindiko balio-kateak sortzeko.
________________________________________
Gipuzkoako ETEen lehiakortasunerako gaitasun endogenoak sortzeko proiektua, erakunde aldaketarako prozesuen bidez II: Esperimentazio proiektu bat (2015-2016).
________________________________________
Gipuzkoako ETEen lehiakortasunerako gaitasun endogenoak sortzeko proiektua, erakunde aldaketarako prozesuen bidez I: Esperimentazio proiektu bat (2014-2015).
________________________________________
Proiektua: Antolaketa berrirako gakoak Gipuzkoako enpresa txikiak dibertsifikatzeko: Ikerketa-ekintzako proiektu bat (2013-2014)
________________________________________
Saiotek COOP-INNO proiektua: Cooperation and innovation modes analysis for territorial competitiveness (2013).
________________________________________
Bizkailab proiektua (2012-2014). Bizkaiko enpresen berrikuntza irekiko praktiken garapenaren eta ezaugarrien azterketa eta berritzeko moduen ezaugarriak (Orkestra, 2012, 2013).
Zerbitzua garatzeko behar den gutxi gorabeherako denbora
Zerbitzua egun erdiko 5 saiotan dago egituratuta eta malgutasuna dago erabiltzailearen beharrizanekin bat garatzeko: astebetean, bi egun eta erdian, bost astetan…
Harremanak eta argibide gehiago
deiker@deusto.es