Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

DIRÉCTICA - Zuzendaritza funtzioa

DIRÉCTICA – Zuzendaritza funtzioaren erronka etikoetan laguntzea

Enpresaren erronka etikoen mintegiak enpresa jardueraren hausnarketa etikoa eskaintzen die parte hartzaileei, testuinguru jakinetan aplikatutako etiken esparruan erakundeen dimentsioa jasoz (Enpresaren etika), zuzendariaren etikaren beharrezko osagarri gisa.

Mintegiak parte hartzaileen eta beste adituen lanbideko esperientzian oinarritutako ikaskuntza partekatua eskaintzen du, Etika Aplikatuko Zentroko ikertzaileek eskainia; baita erronka etikoei aurre egiteko egungo metodologietan eta teorietan oinarritutakoa ere.

Lanbideko jardunean parte hartzaileei lagun egitean aurkitzen dituzten erronka etikoak definitu eta aztertzeko prozesuan oinarritutako dinamiken bitartez, erronka horiei erantzunak emateko lana egiten da mintegian eta lanbideko testuinguru zehatzetara ekartzen da.

Zuzendaritza funtzioko erabakiak hartzeko prozesuen ikuspegi etikoa

Zuzendaritzako erabakiak hartzeko prozesuetan etikaren ikuspegia txertatzearekin lotutako gaitasunak indartzea, bana-banako maila eta erakundearen maila bereiziz analisi etikoko prozesuetan, eta ikuspegi horrek erakundearen kultura eratzeko duen garrantziaz jabetuz.

Zuzendaritzan diharduten profesionalei zuzenduak, enpresa arloko hainbat era, tamaina eta jarduera sektoretakoei.

Mintegi bat hilean, urtebetean zehar

4 orduko mintegiak zuzendari taldeentzat, hilean saio bateko erritmoan, urtebetean zehar. Parte hartzeko metodologiak erabiltzen dira, Etika Aplikatuko Zentroko ikertzaileek koordinatuta, hizlari adituen saioak tartekatuz. Taldeak sektore askotakoak edo sektore berekoak izan daitezke, baita enpresa bakar batekoak ere.

Mintegiaren helburua da parte hartzaileen errealitatera egokitutako metodologiak sortzea, arazo etikoak aztertu eta horiei aurre egiteko, zuzendaritza laneko egoera jakinetan.

Premium zerbitzua
Planteatutako faseez gain, zerbitzua zabaldu egin daiteke inplikatuta dauden eragileen beharrizanei erantzuteko. Premium zerbitzuaren barruan, Zuzendaritzako Erronka Etikoei buruzko Ikaskuntza Elkartearen partaide izan daitezke. Egitura iraunkorra eratuko da esperientziak partekatzeko eta know-how-a sortzeko, mintegiaren deialdietako parte hartzaileen artean, baita enpresa-ehunaren hausnarketen eta proposamenen berri emateko.

Harremanak eta argibide gehiago

deiker@deusto.es