Eskaintza Zientifikoaren Katalogo hau Deustuko Unibertsitatearen helburu garrantzitsuenetako bat betetzeko argitaratzen da, alegia, zientzia eta teknologiaren sorkuntza, garapena eta transmisioa gizartearen zerbitzura jartzeko, bere fakultate, eskola eta institutuen bidez, eta Deustu Fundazioaren bitartez.
Katalogo honetan 40 ikertalde eta 85 ikerrildo agertzen dira, denak gizartearentzat interesekoak diren askotariko gaietan espezializatuak eta eskaintza zabala dakartenak: ikerketa aplikatua, aholkularitza, laguntza teknikoa eta jakintzaren sorkuntzari lotutako bestelako jarduera batzuk.