Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko apirilak 19Bilboko Campusa

In Focus-en emaitzak aurkeztu dira Deustun, Europako 10 hirik landu duten garapen ekonomikoko proiektukoak

Deustuko Unibertsitateak hartu zuen, apirilaren 19an, In Focus proiektuaren azken bilera, izenburu honekin: “Hirien rola espezializazio adimentsuan: elkarlaneko eta maila ugariko gobernantza hiri garapen ekonomikorako”. Jardunaldian aurkeztu ziren, hiru urtetan zehar, Europako 10 hirik sarean jorratu duten tokiko garapen ekonomikoa sustatzeko proiektuaren emaitzak, espezializazio adimentsua eta RIS3an hiri-eskualde artikulazioa kontuan harturik.


In Focus Bilboko Udalak lideratzen du eta URBACTen (Lurraldeen arteko Lankidetzako Europar Programa, Europar Batasunak finantzatua, Eskualde Garapeneko Europako Funtsen (EGEF) bidez) babespean garatzen den ekimen bat da. Bilboz gain, Frankfurt (Alemania), Bukarest (Errumania), Bordele eta Grenoble (Frantzia), Torino (Italia), Oporto (Portugal), Ostrava (Txekiar Errepublika), Bielsko-Biala (Polonia) eta Plasencia (Espainia) izan dira partaide.


Bilboko Udaleko alkateak hasiera eman zion ekitaldian, Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibert ere egon zen.


 

19/04/2018 - Se presentan en Deusto los resultados de In Focus, un proyecto para el desarrollo económico en el que han trabajado 10 ciudades europeas