Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko ekainak 27Bilboko Campusa

Cities Lab Katedrak lan bat aurkeztu du Hiritartasun urbanoa, garapen iraunkorra eta hirirako eskubidea gai hartuta

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urteurrenaren barruan eta Henri Lefebvre-ren Le droit a la ville lanaren argitalpenaren 50. urteurrenean, Deusto Cities Lab katedrak, Zuzenbide Fakultatearekin eta Tirant lo Blanch argitaletxearekin lankidetzan, ekainaren 27an, Jose Luis Avila unibertsitateko irakaslearen liburua aurkeztu zuen: “Ciudadanía urbana, desarrollo sostenible y derecho a la ciudad”.


Lan horretan, hiria aztertzen da, agertoki modura hartuta, bertan gertatzen baitira gizateriaren historiako aurrerapen sozial, ekonomiko eta politiko garrantzitsuenak, eta aldi berean, bertan dago gune arazotsuena, desberdintasun, pobrezia, segregazio gehien batzen baitira, eta azken batean, gizarteko injustizia guztiak.


Bertako fisonomia eta, kasu bakoitzean, bere garapena egiteko moduak, testuinguru sozial, ekonomiko eta juridiko bakoitzari dagozkion arrazoi ezberdinei erantzuten die, eta haien bilakaera historiko eta kulturalaren ondorioak dira eta herritarren nortasunaren zati garrantzitsua. Hala ere, gaur egun, postulatu unibertsal oinarrizko eta metodologikoak daude orientatzeko zein diren pertsonaren ongizaterako eta bizi kalitaterako baldintza egokiak hirian, bere duintasuna kontuan izanik.


Liburu horretan azterketa juridikoa egiten da postulatu horien sorrera, eboluzio eta osaerari buruz eta hiriaren funtzionamenduaren azalpena ematen da, elkarri lotuta dauden hiru erakunderen bidez, hiritartasuna, urbanoa kalifikazioa jartzen zaiona, hirien garapen iraunkorra eta hirirako eskubidea deritzona.


Lanaren aurkezpena


Aurkezpenean izan ziren José Luis Avila, liburuaren egilea; Gema Tomás, Zuzenbide Fakultateko dekanoa; Mikel Martínez, Tirant Lo Blanch argitaletxeko Kontuen zuzendaria eta Roberto San Salvador del Valle, Deusto Cities Lab-eko zuzendaria.


Ekitaldian solasaldia egon zen izenburu honekin: “El Derecho a la Ciudad, entre el desarrollo sostenible y la ciudadanía”. Parte hartzaileak izan ziren Arantza Leturiondo, Eusko Jaurlaritzako Lurralde plangintzako sailburuordea; Guillermo Dorronsoro, Unesco Etxeako presidentea eta Braulio Gómez, Deusto Cities Lab-eko zuzendarikidea.

 

 

27/06/2018 - La cátedra Deusto Cities Lab presenta un trabajo sobre Ciudadanía urbana, desarrollo sostenible y derecho a la ciudad