Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko maiatzak 28Bilboko Campusa

Michael Sandel, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzesa saria (2018), DeustoForumen

Eguna: 2019ko maiatzaren 28a, asteartea
Ordua: 18:30.
Hizkuntza: Ingeleseko aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da hitzaldian.
Lekua: Deustuko Unibertsitateko Paraninfoa


Michael Sandel 2018ko Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzesa sariak “Populismoa, nazionalismoa eta eliteen aurkako matxinada” izenburua duen hitzaldia eskainiko du maiatzaren 28an, asteartea. Ekitaldia “Garmendia Hitzaldiak” ekimenaren esparrukoa da eta DeustoForumekin elkarlanean antolatu da. “Munduko irakaslerik ospetsuena” 18:30ean mintzatuko da, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan. Hitzaldiaren aurkezpena Pedro Miguel Etxenikek egingo du, EHUko katedradunak eta Ikerketa zientifiko-teknikoko Asturiasko Printzea saridunak.


Michael Sandel “bizirik dagoen filosoforik bikainena" da askoren esanetan (Newsweek). Ezaguna da, Harvardeko Unibertsitatean filosofia politikoa irakasteaz gain, hausnarketa maila globalera eramatea lortu duelako; besteak beste, gai etikoak jendaurreko eztabaida irekietan planteatu dituelako eta entzuleen arteko solasa sustatu duelako. Brasilen ustelkeriari eta eguneroko bizitzako etikari buruzko eztabaida bat planteatu zuen eta 19 milioiko audientzia lortu zuen telebistan; Seulen, 14.000 pertsona hurbildu ziren haren hitzaldira.


2018ko Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzesa saria jasoari 29 hizkuntzatara itzuli dizkiote justizia, etika, demokrazia eta merkatuei buruzko idatziak eta milioika pertsonak jarraitzen dute "Justizia" izeneko ikastaro ospetsua (Harvarden online doan eskaini zen lehena). Haren liburuen artean, hauek dira gehien irakurri direnak: "Lo que el dinero no puede comprar: Los límites morales del mercado", "Justicia. ¿Hacemos lo que debemos?", eta "Contra la perfección. La ética en la era de la ingeniería genética".


 

Michael Sandersen web orria

Bideoa: "Global tour"
Bideo-elkarrizketa: "Gaur egun, jendeak bere ustea sendotzen duten iritziak baino ez ditu entzuten"

Toki kopuru mugatua. Izena ematea. 

28/05/2019 - Michael Sandel, Premio Princesa de Asturias de Ciencias Sociales 2018, en DeustoForum