Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko apirilak 10Bilboko Campusa

Mariana Mazzucato ekonomialari ospetsuak, XXI. mendeko berrikuntza publikorako gakoak azaldu ditu

Deusto Business Schoolek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Deusto Business Alumnirekin lankidetzan, Mariana Mazzucato irakaslearen bisitaldia antolatu zuen apirilaren 10ean. Mazzucato Berrikuntzako eta Balio Publikoko katedraduna da eta Las claves de la innovación en las administraciones públicas hitzaldia eskaini zuen Guggenheim museoan.


Mariana Mazzucato Berrikuntzako eta Balio Publikoko Institutuko zuzendaria da Londreseko University College-n eta Phillips Chair Berrikuntzako Ekonomian Sussex-eko Unibertsitatean. Hainbat libururen egilea da, besteak beste El estado emprendedor eta El valor de todas las cosas. Gainera une honetako ekonomialaririk garrantzitsuenetakoa da, nazioarteko aditua da eta nabarmendu egiten da benetako irtenbideak bilatzen dizkielako erronka globalei: adimen artifiziala, mugikortasuna, zahartzaroa eta hazkunde garbia eta ingurumena errespetatzen duena.


Prestigio handiko akademikoa da eta Eskoziako Gobernuko Ekonomia Aholkularien Kontseiluko kidea da, baita Munduko Ekonomia Foroko Berrikuntzarako Ekonomia Kontseilukoa eta Finlandiako Berrikuntza Funtsako Aholkularitza taldekoa ere. Ekonomia Politikako 2014ko SPERI saria eman diote eta 2015eko Hans-Matthöfer-Preis saria eta Leontief saria, “Avance en las Fronteras del Pensamiento Económico” lanagatik, 2018an. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko idazkari nagusi Ángel Gurríaren aholkularia da, Ikerketa, Zientzia eta Berrikuntzako europar komisario Carlos Moedasen aholkularia.


Ekitaldia 19:00etan izango da, Museoko Auditoriumean, eta bertan izango dira Alvaro de la Rica, Deusto Business Schooleko dekanoa, eta Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia. Bizkaiko Foru Aldundia da Mariana Mazzucatok bultzatutako MOIN (Missión-Oriented Innovation Network) sareko 22 sortzaileen arteko bat. Helburua da gure lurraldea Finantzen hub eta Europako hegoaldeko ekintzailetzako erreferentzietako bat bihurtzea, horregatik apustu handia egin dute berrikuntzaren alde eta politika publikoak burutzeko moduan. Sare global horren barruan daude planeta guztiko agente publikoak eta pribatuak: Erresuma Batuko, Brasilgo, Eskoziako, Singapurreko, Arabiar Emiratuetako edo Espainiako gobernuak; Finlandiako eta Suediako berrikuntza agentziak, eta Londreseko eta Bartzelonako udalak eta Europako Espazio Agentzia.

Berri hau elcorreo.com egunkarian argitaratu zen

 

Conferencia de la economista Mariana Mazzucato