Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko maiatzak 09Bilboko Campusa

Enpresa eta ingurune digitaletako giza eskubideei buruzko Jardunaldia

Etika Aplikatuko Zentroak, Deusto Business Alumnirekin batera, 2019ko Etikako jardunaldia antolatu zuen: “Enpresa eta giza eskubideak ingurune digitaletan”. Ekitaldia joan den azaroaren 26an inguru digitaletako giza eskubideei buruzko Deustuko Unibertsitatearen Adierapenaren barrukoa da. BBK-k babestutako mintegi horrekin hausnarketa eta eztabaidarako espazio bat sortu nahi izan zen, giza eskubideetara hurbiltzeak zein neurritan eragiten dien enpresei ikusteko, enpresak justizia soziala eraikitzeko funtsezko eragile direla jabeturik.


Agustín Garmendia Deusto Business Alumniko presidenteak eta Gorka Martínez BBK-ko zuzendari nagusiak eman zieten bertaratuei ongietorria eta hasierako agurra. Ondoren, Unibertsitatea, Enpresa eta Giza Eskubideak mundu digitalean gaia jorratu zuten Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibertek eta Valentziako Unibertsitateko Etikako katedradun Adela Cortinak.


Jarraian, “Giza Eskubideak ingurune digitaletan – Erronka berriak enpresa mundurako” panela egin zen. Parte hartzaileak hauek izan ziren: Ignacio Lekumberri (Mutualiako zuzendari nagusia), Cristina Santamarina (The Neon Project-en sortzailea), Eloy Ruiz de Velasco (Auzitegi Nazionaleko epailea) eta Pedro M. Sasia (Etika Aplikatuko Zentroko Transferentziako arduraduna). Moderatzailea José Ignacio Besga izan zen, Etikaren Euskal Klusterreko presidentea. Amaitzeko, Javier Arellano mintzatu zen, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko zuzendaria.


elcorreo.com-en erreseina

 

 

 

Jornada de Etica 2019