Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko maiatzak 03Bilboko Campusa

eDucaR taldeko ikertzaileek “Frontiers in Psychology” aldizkarian artikulua argitaratu dute, hezkuntza eta osasun mentaleko esku hartzeei buruz

Rocío García, Beatriz Villarejo eta Lourdes Villardón ikertzaileek, Deustuko Unibertsitateko eDucaR ikertaldeko kideek, Frontiers in Psychology aldizkari zientifikoan argitaratu dute berriki. Ikertzaileek azterketa sakona egin dute ikusteko zeintzuk diren gizarte eta hezkuntza arloko esku hartze interaktiboen eraginak haur eta gazteen osasun mentalean.


Children and Adolescents Mental Health: A Systematic Review of Interaction-Based Interventions in Schools and Communities artikuluak egiaztatzen du eskolan eta komunitate mailan egiten diren esku hartzeek eragin positiboa dutela eta laguntza eta elkarlaneko interakzioak sustatzen dituztela irakasleen, ikasleen, familien eta komunitateko kideen artean. Egiaztatu dituzten hobekuntzen artean hauek azpimarratzen dituzte: arazo afektiboak murriztea (depresioa eta herstura), baita gizarte trebetasunen hobekuntza eta ongizate pertsonala ere.


Horrenbestez, ikertzaileek, interakziozko testuinguru sozial eta hezkuntzakoetan, eragin positiboaren ebidentziak aurkitu dituzte haur eta gazteen osasun mentalean, bai osasun mentaleko arazoen prebentzioan eta murrizketan, baita ongizate emozionalean ere.