Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko martxoak 13Bilboko Campusa

Begoña García Zapirainek jaso du Gizarte Inklusioren Benito Menni 2019 sari berezia

Begoña García Zapirainek, eVida taldeko ikertzaile nagusiak, Gizarte Inklusioaren V. Sari Berezia irabazi du, zientzia eta teknologia berrien bitartez desgaitasunen bat duten pertsonen bizi baldintzak hobetzeko egindako ekarpenagatik. Sari horiek urtero ematen ditu Valladolideko Benito Menni ospitaleak, eta aitorpena egin diote Angel Exposito kazetariari ere.


Valladolideko Benito Menni ospitaleko zuzendari eta kudeatzaile Antonio Rodríguezek dioenez: “Begoña Garciak eta Angel Expositok erakutsi dute lanetik harago joan daitekeela, lanbideak humanizatuz eta gizatasun bereziz jokatuz gure munduko kolektibo ahulen ata baztertuenekin”. Sariak emateko ekitaldia apirilaren 24an izango da, San Benito Menniren egunean, Valladoliden.


Begoña García Zapirain espezializaturik dago osasuna hobetzeko erabiltzen diren teknologien berrien berrikuntza eta garapenean, teknologia berriak erabiltzeko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko, tratamenduak eta monitorizazioa hobetuz, desgaitasunarekin lotutako gaixotasun eta arazoekin. Orange Fundazioa Saria.