Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko ekainak 06Bilboko Campusa

Logistar, Deuston koordinatzen den europar proiektua, logistika prozesuak hobetzeko balio duen gauzen Internetari eta adimen artifizialari buruzkoa

Deustuko Unibertsitatean izan da, ekainaren 6an eta 7an, logistika arloko europar proiektu berria abian jartzeko bilera. Proiektua Logistar da (Enhanced data management techniques for real time logistics planning and scheduling), Ingeniaritza Fakultatean eta DeustoTech-Fundación Deustok koordinatu du eta logistika prozesuak hobetzeko gauzen Internetari eta adimen artifizialari buruzkoa da. Ekimenean, 8 herrialdetako 15 bazkidek hartu dute parte eta Deustoko zentro biek elkarrekin egin duten nazioartekotze ibilbide arrakastatsua finkatuko du.


Europako Batzordearekin negoziazioetan aritu ondoren, proiektua ofizialki hasi da, finantzatutako bi proposamenen arteko bat da bere arloan, MG-5-2-2017: Innovative ICT solutions for future logistics operations, garraio laneko programaren barrukoa, Horizon 2020 gizarte erronkaren esparrukoa. Hiru urteko ikerketa lan handia da, helburu du hornikuntza logistikoaren katean inplikaturik dauden agente guztien elkarlana hobetzea.


Hornidura katearen digitalizazio aroan bete-betean gaudelarik ere, garraio logistikoan eraginkortasun gabezia handiak daude, bidaiak hutsik, kargarako denbora luzeak eta gastu operatibo handiak. Balio katean inplikatutako agenteen datuak jasotzen dituzten gero eta sistema gehiago dagoenez, eta premisa modura hartuta prozesu guztien informazioa partekatzeak guztientzako dela ona, Logistarren helburua da esparrurik egokiena eskaintzea garraio eragiketak planifikatzeko eta egokitzeko denbora errealean.


Horretarako eta sektorearen beharrei erantzun ahal izateko, proiektuak logistikako agenteei erabakiak hartzen laguntzeko tresna garatuko du, hau da, merkantzien garraio operadoreei, bezeroei, industriei eta interesa duten beste arlo batzuetakoei, esaterako biltegi edo azpiegituren kudeatzaileei.


Ekarpena B+G


Proiektuak aurrerapen ugari ematen ditu informazioaren tratamenduan, esate baterako, metaheuristei buruzko hibrido paraleloak optimizatzeko, DeustoTech-ek zuzendutako ikerketa; Adimen Artifiziala, denboraren iragarpenera eta erabiltzaileen jokabideari zuzendua, Corkeko University Collegue ardura, eta goi-mailako ikerketa zientifikoaren bidez negoziazio automatikorako eta arazoen ebazpenerako teknikak, Ikerketa Zientifikoen Goi Zentrokoaren (CSIC) ardurapean.


Ondorengo plataformak kontrolerako tresna bat emango du, eta karga-faktoreak edo karga-prozesuak hobetzeko lagungarri izango diren logistikako eragiketak erabakitzen lagunduko du. Sistema horrek ibilbide dinamikoagoak planifikatzen eta denbora errealean merkantziak garraiatzeko informazioa izaten lagunguduko du. Horren eraginkortasuna frogatzeko, Logistarrek ingurune errealean balio izango du 3 Living Labs-en: Erresuma Batua, Belgika eta Italia, Nestlé, Ahlers eta Zailog-ek lideraturik, hurrenez hurren.


Partzuergoa eta aurrekontua


Aurrekontua 4,9 M eurokoa du, eta 8 herrialdetako 15 bazkidek parte hartzen dute Logistarren (Alemania, Austria, Belgika, Espainia, Ingalaterra, Irlanda, Italia eta Serbia). Deustuko zientzia-partaidetzak 811.000 euro jasoko du, eta merkataritza-plangintzaren eta logistika-plangintzaren mundu mailako garapenean oinarritzen da. Horrela, merkantzien garraiorako sarea optimizatu nahi da, lankidetza horizontala egiteko, ibilgailu aldaketa planifikatzeko eta banaketa intermodaleko nodoak programatzeko.
Ingeniaritza Fakultateko, DeustoTech Mobilityko eta Ikerbasque Fundazioko ikertzaileek hartzen dute parte. Enrique Onieva irakasle eta ikertzailea da bertatko zuzendari zientifiko teknologikoa eta, aldi berean, proiektuaren koordinatzailea

 

06/06/2018 - Arranca Logistar, un proyecto europeo coordinado en Deusto, sobre el Internet de las cosas y la inteligencia artificial al servicio de la mejora de procesos logísticos