Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko azaroak 16Bilboko Campusa

Unibertsitateak Deusto Ingeniaritzako Gosariak ireki ditu, Zibersegurtasuna negozioan lehiatzeko duen abantailari buruzko debatearekin

Eguna: Azaroaren 16a, ostirala
Ordua: 09:15
Tokia: Deustuko Unibertsitateko CRAI liburutegia (7. solairua)


Deustuko Unibertsitateko Industria Digitaleko Katedrak, azaroaren 16an, Deusto Ingeniaritzako Gosariak zikloari ekingo dio, debate horietan iraultza digitalaren gakoak aztertuko dituzte enpresa eta industria munduko aditu batzuek. Zibersegurtasuna: Inpaktua enpresako estrategian


Enpresek eraldaketa digitalaren eta prozesuen automatizazioaren alde egitearen ondorioz, hainbat gailu ugaritzen ari dira, gaitasuna dutenak informazioa jasotzeko eta hedatzeko, konexio desberdinen bitartez eta era guztietako enpresa proposamenekin.


Duela urte batzuk arte, produkzio inguruneak, edo OT (Operation Technology- eragiketaren teknologiak), bakarturik zeuden eta makinek komunikatzeko zuten bide bakarra Interneteko konexiorik gabeko SCADA edo PLC gailuak ziren. Gaur egun, robotek, datuak antzemateko sentsoreek eta IoTrekin (Gauzen Interneta) lotutako gailuek, hainbat sare motatako konexioa dutenek, zaurgarri bihurtzen dituzte fabrikazio inguruneak. Izan ere, “malware” antzeman dute, serieko fabrikazio prozesuak oztopatu edo gelditzeko helburua dutenak, eta horrek kostu ekonomikoak dakartza.


Beste alde batetik, IT inguruneak, edozein enpresatako ordenagailu, zerbitzari, eta hodeiko zerbitzuak, etxeko PC batek bezalako zaurgarritasunak ditu, esaterako “ransomware”, “phishing” edo beste birus batzuk, datuen galera edo lapurreta eragin dezaketenak.
Hori dela eta, zibersegurtasunak, gaur egun, eragin handia du enpresaren estrategian. Lehenengo gosari honetan, enpresaren eraldaketa digitalaren gakoak aztertuko dira zibersegurtasuna negozioa lehiatzeko abantaila modura hartuta. Juan Pedro Moreno, Accentureko presidentea; Xabier Mitxelena, Accentureko Zibersegurtasuneko zuzendaria eta Francisco Javier Diéguez, Basque Cibersecurity Centreko zuzendaria mintzatuko dira, euren ikuspuntua emango dute eta publikoaren galderei erantzun. Mahai-inguruko moderatzailea Pablo Garcia Bringas izango da, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta zibersegurtasuneko aditua. Ekitaldiari amaiera ematen arituko da Estíbaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritza Tekonologa, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea.
 

 

Izena emateko.