Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko azaroak 05Bilboko Campusa

EDI, Big Data arloan Europan dagoen inkubagailu birtualik garrantzizkoena, Bilbon

‘H2020 EDI-European Data Incubator’ (https://edincubator.eu/) europar proiektuaren barruan, Deustuko Unibertsitateak inkubazio prozesuaren bigarren fasea hartu du, Big Data arloko konpainia berriak sortzea sustatzeko eta garatzeko eta, hartara, Europa gai horretan erreferente bihurtzeko.


Lehenengo fasea Berlinen egin ondoren, EDI (European Data Incubator) proiektua Bilbora heldu da. Berlineko fasean startup-en erdiak atzean utzi zituzten. Orain, 16 enpresa gazte heldu dira Bilbora, Letonia, Turkia, Bretainia Handia edo Alemania bezalako herrialdeetatik. Proiektua DeustoTech-ek lideratzen du eta 7 milioi euroko zuzkidura du.


Bigarren fasearen hasiera azaroaren 5ean izan zen eta 2019ko otsailean bukatuko da. Proiektuaren koordinatzaile Diego López-de-Ipiña ikertzailearen hitzetan, oso erronka motibagarria da eta ahalegin handia eskatzen duena, ez baita batere erraza 16 startup koordinatzea eta euren datuak proiektura ekarri dituzten konpainia handien artean konfiantza sortzea.


100.000 euro startup bakoitzeko, fase honetan.


Lau hilabete hauetan, Bilbon hiru lan saiotan banatuta, hautatutako statup-ek aukera izango dute hainbat gaitan prestakuntza jasotzeko. Horrez gain, esperimentatu egin ahal izango dute partzuergoak haien eskura jarri dituen konpainia handietako datuekin. Hori guztia egingo dute konpainia handi horiek bigarren fasera iritsi diren startup-ei proposatu dieten erronka teknologikoari eta/edo estrategikoari irtenbidea emateko.


Esperimentazio hori finantzatzeko, startup-ek 100000 euro inguruko poltsa ekonomikoa izango dute, Europar Batasunak emana, prozesuan zehar zenbait mugarri betetzen diren neurrian banatzeko. Era berean, Deustuko Unibertsitateak, DeustoTech Institutu Teknologikoaren bidez, azpiegitura eta oinarria emango dizkie parte hartzaileei. Bestalde, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako Unitateak aholkularitza emango die enpresa parte hartzaileei negozioa garatzeko eta finantzazioa bilatzeko.


Otsailean jakingo da zein 6 startup pasatuko diren europar proiektuaren azken fasera. Berlinen izango da fase hori eta finalistek euren proiektuak azaldu eta soluzioak eman ahal izango dituzte, Europa mailako aditu eta inbertitzaile panel baten aurrean.


Informazio gehiago: www.edincubator.eu