Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko otsailak 18Bilboko Campusa

BIGDA eta Lis Solutions euskal sturt-upak irabazle EDI proiektuaren finalean

Euskal Herriko 2 start-up hautatuak izan dira “Big Data-n” Europako sei onenen artean, eta EDI proiektuaren azkeneko fasean gailendu dira. EDI proiektua, DeustoTechek koordinatuta, enpresen habi birtualik aipagarriena da datu masiboen azterketaren arloan. Ekimen horren helburua da “big data” arloko konpainia berrien sorrera eta garapena sustatzea eta Europa arlo horretako erreferente bihurtzea. Aldi berean, ekintzaileei eskura jarriko zaizkie enpresen datuak horiei etekina ateratzeko.


BIGDA Solutions eta Lis Solutions gailendu dira lehiaketaren finalean. Finala martxoaren 18an eta 19an izan zen Deustuko Unibertsitatean eta bertan 16 start-upek hartu zuten parte. Epaimahaiak nabarmendu zituen enpresa horien energia aurrezteko eta robotika eraginkorra egiteko teknologia ebazpenak –negozioaren ikuspuntutik sendoenak–, baita beste 4 enpresa irabazleen ideiak ere: Leapcraft (Danimarka), Ciclogreen (Sevilla), MorphL (Erresuma Batua) eta Amigo (Italia). Datozen bi hilabeteetan hasiko dira start-up horien proiektuen inkubazio prozesuak.


Proiektuak parte hartzaileei 100.000 euro eskaintzen dizkie, itzuli beharrik gabe, formakuntza, coaching eta tailerrez gain euren ideiak aurrera eramateko. Ez da ahaztu behar Europako datu hornitzaile erakunde nagusiekin harremanetan jartzeko aukera ere izango dutela. EDI proiektuak hiru urte eta erdiko iraupena du eta Europako Batzordeak finantzatzen du. 7 milioi euro baino gehiago ditu eta horietako 5 milioi –zatirik handiena– etorkizuneko enpresak finantzatzeko erabiltzen da. Helburua datu kopuru handiekin lan egiten duten enpresak sendotzea da.


Aurtengo martxoan hasiko da EDI proiektuaren bigarren deialdia, inkubaziorako enpresa berriak erakartzeko. Inkubazioa 2019ko urrian hasiko da eta 2020ko maiatzean bukatu.
Parte hartzaileen inguruko zenbait datu:


Bidga Solutions (Gasteiz), Big Data eta adimen artifizial proiektuak garatzen aritzen da industrien ekoizpen prozesuak eta energia kontsumoa optimizatzeko.
Lis-Solutions. Logistic Intelligence and Data Analysis, SM (Gasteiz), jakintza alor anitzeko aholkularitza enpresa bat da eta datuen analisirako teknologia aurreratuenez bultzatutako logistika optimizatzeko proiektuak garatzen ditu.


Informazio gehiago: www.edincubator.eu


 


 

 

 

18/02/2019 - Proyecto EDI: Evento final etapa EXPERIMENT