Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko martxoak 06Bilboko Campusa

Masterclassa “Glassy. A Basque Women Surf Film” izeneko dokumentalaren zuzendari eta protagonistekin

Martxoaren 8ko ospakizunak direla eta, Deustuko Unibertsitateak masterclassa antolatu du. Ekitaldiaren barruan, Glassy. A Basque Women Surf Film izeneko dokumentala proiektatuko da, eta, ondoren, mahai-ingurua filmaren zuzendari Leire Garmendiarekin eta protagonistekin. Ekitaldia datorren asteazkenean, martxoak 6, izango da 10:00etan izango da Entzungelan.


Glassy dokumentalean, emakumezko kirolarien egoera aztertzen da, Euskadiko surfaren bitartez, benetako emakumeak, sendoak eta kirolariak erakusten dira, ametsak eta helburuak dituztenak. Proiektuaren helburua da etorkizuneko belaunaldiak motibatzea eta emakumezkoek kirolean aurkitzen dituzten oztopoei buruz kontzientziatzea.

 

Izen ematea

 



 

06/03/2019 - Masterclass con la directora y protagonistas del documental titulado “Glassy. A Basque Women Surf Film”