Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko martxoak 27Bilboko Campusa

Deustuko XVIII. Eztabaida Txapelketa haurduntza subrogatuari buruzkoa izan da

Deustuko Unibertsitatean, anaia Garate dohatsuaren omenezko Eztabaida Akademikoko Txapelketa izan zen martxoaren 27tik 29ra. 48 ikaslek, 12 taldetan bildurik, hartu zuten parte XVIII. edizio horretan, galdera honen inguruan: “Aldatu egin behar da espainiar legedia haurduntza subrogatua askea izan dadin Espainian?”


Bost eztabaida txandatan, talde guztiek (bat Donostiako campusekoa) aldeko eta kontrako iritziak defendatu zituzten, Unibertsitateko 17 irakaslek osatutako epaimahai baten aurrean. Hezkuntzako ariketa horrekin, sakondu egin nahi da gaur egungo hainbat gairen ezagutzan, baita ikasleen pentsamendu kritikoa prestatzen eta sustatzen ere.


Sailkapena


Lehenengoa: Deusto 8 taldea: Ander Romay, Nerea Olarte eta Iker Morientes.
Bigarrena: Deusto 3 taldea: Iñigo Ferruelo, Gabriel Ariz, Ignacio Santos eta Miguel Álvarez.
Hirugarrena: Deusto 5 taldea, Triana Anasagasti, María Ferruelo, Miguel Porras eta Ane Hernández.


Aipamenak


Hizlaririk onena: Javier Carazo, Informatikako Ingeniaritzako ikaslea
Ikerlanik onena: Deusto 8 taldea
Taldeko lanik onena: Deusto 8 taldea