Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko martxoak 08Bilboko Campusa, Donostiako Campusa

Deustuko Unibertsitateak martxoaren 8a ospatuko du, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta hainbat sentsibilizazio jarduera egingo ditu

Aurten ere, Deustuko Unibertsitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko konpromiso irmoa erakutsi du, kontzientzian eragina duten ekimenak unibertsitatean proposatuz. Challengeak eta "Jaitsi hatz bat" eta "Bi ilarako dantza" erronkak jarri dira abian, Deustuko TikTok eta Instagram plataformetan eta Gearing Rolesen, Unibertsitateak koordinatutako Europako proiektuan. Helburua da horien bitartez, bideoak grabatzearen bidez, hain zuzen ere, unibertsitate ingurunean eta ingurune profesionalean genero berdintasunari buruzko gaietan ikasleak inplikatzea, beren bideoak sortuta parte hartzera animatuz. Proposamen berritzaile hori 5 hizkuntzatan egingo da (gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, italieraz eta portugesez), Arteen bidez Gizarteratzeko Antzerkide elkartearen lanari esker.

Martxoaren 8an, Unibertsitateak hainbat bideo emango ditu ezagutzera, hezkuntza zentroko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko diagnostikoaren emaitza nagusiak eta Deustuko Unibertsitatearen Berdintasun Planaren ekintza ildoak laburbiltzen dituena. Bideoek zazpi ardatz nagusi dituzte: kontratazioa, sustapena eta soldata arrakala; kontziliazio erantzukidea; genero ikuspegia irakaskuntzan eta ikerketan; lidergoa; komunikazioa eta sexu jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena.

Era berean, Emakumeen Nazioarteko Eguna motibazio iturri izan da unibertsitate elkartean era guztietako kontzientziazio ekintzak antolatzeko: otoitz bat, erakusketak "Emakumeak Borrokan" (Amnesty International Euskadi) eta "12 emakume" (Jordi Bermejo – Boemius Art); "La Meva Pell" dokumentalaren proiekzioa formatu presentzialean eta online, eta Orkestraren "Lehiakortasuna eta generoa" gaiari buruzko buletin tematikoa.

Deustuko Unibertsitateak berdintasun eraginkorrarekin duen konpromisoa ere egiaztatzen da, CRUEren eta RUIGEUren adierazpenetan.