Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko otsailak 11Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak jarduera ugari antolatu ditu otsailaren 11rako, Emakumeak eta Neskak Zientzian Nazioarteko Egunerako.

Otsailaren 11n Emakumeak eta Neskak Zientzian Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu mailan. Gaur egun, mundu osoan ikertzen dutenen % 30 baino ez dira emakumeak, eta zientzia, teknologia, ingeniaritza eta/edo matematika alorretako ikasleen % 35 baino ez (STEM, ingelesezko siglagatik). Zientzia egiten duten pertsonen isla dela kontuan hartuta, munduak zientzia gehiago behar du eta zientziak emakumeak eta neskak behar ditu.

Deustuko Unibertsitateak bat egin zuen ospakizunarekin, eta hainbat jarduera abiarazi zituen jardunaldirako. Ekimen horien artean dago "Veo, veo/Ikusi Makusi" kanpaina: Deustuko 11 STEM emakumek, otsailaren 11 ospatzeko, beren karrera nola aukeratu zuten kontatu zuten eta emakumezko zein erreferente izan dituzten eta ezagutzen dituzten azaltzen dute. Bideo guztien aurretik, esketx txiki bat dago, Deusto Campuseko antzerki taldeko ikasleekin. Esketx horrek, “Ikusi Makusi" jolasaren bidez, emakume zientzialariak ikusarazten lagundu nahi du.

Kanpainako parte hartzaileen artean, hauek daude: Nekane Sainz Telekomunikazio ingeniaria, Naroa Ibarretxe eta Olaia Lucas neuropsikologoak, Deitze Otaduy fisikaria, Monica Elices ingeniari zibila, Janire Gordon ingeniaria, Idoia Minguez kimikaria, Olatz Ukar eta Aintzane Conde ingeniari industrialak eta Jenny Fajardo eta Mariluz Guenaga ingeniari informatikoak. Bideoa.

Hitzarmena Deustu, Arabako Foru Aldundia eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen artean

Arabako Foru Aldundiak, Deustuko Unibertsitateak eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak akordio bat aurkeztu zuten Gasteizko Artiumen, horren bitartez 2021ean hainbat ekintza garatuko dute neskatoen artean bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko, foru lurraldeko STEAM emakumeak ikusarazteko eta gizartea eta enpresa sarea sentsibilizatzeko zientzian eta teknologian emakumeen talenturik ezaz. Ikastetxeei, familiei, enpresei eta gizarte osoari zuzendutako ekintzak aurreikusten dira: tailerrak, hitzaldiak eta erakusketak, besteak beste. Informazio gehiago.

AFA-Deustu-RPTE lankidetzaren esparruko lehen ekintza Arabako zientzialari eta teknologoak lurraldeko saltokietan ikusarazteko kanpaina bat da. Horrela, 20 emakume baino gehiago ezagutu ahal izango dira dendetan jarriko diren kartelen bidez. Gainera, nahi duenak ikasgelan edo lantokian erabil dezake material hori, https://inspirasteam.net webgunearen bidez.

Inspira STEAMen mentoreek ere bat egin zuten egunarekin, euren lanbideak ezagutzera emanez. Hori funtsezko faktorea da gazteek, baina batez ere neskek, zientzian eta teknologian aritzen den pertsona bat nolakoa den eta zer egiten duen jakin dezaten. Bideo labur baten bidez, beren lana hurbiltzen dute eta azaltzen dute nola laguntzen dioten gizarteari STEAM bidez. Bideoa.

Nobel Run mahai jokoa abiaraztea

Gainera, Deustuko Unibertsitateak zuzentzen duen Gearing Roles proiektu europarraren barruan, Run Nobel mahai jokoa jarri da abian. Mazoak eraikitzeko jokoa da, eta bertan ikerketa talde bat kudeatu, predokak, postdokak eta seniorrak kontratatu, artikuluak argitaratu eta nazioarteko proiektuen bidez finantzaketa lor daiteke. Zientzialariek eta lehen mailako asmatzaileek laguntzen dute "Nobel Saria" irabazteko xedean. Joko hau Deustuko Unibertsitateko Pablo Garaizarrek eta Lorena Fernandezek garatu dute, Iñigo Maestro ilustratzailearen laguntzarekin.

Era berean, Gearing Roles eta GENDERACTION proiektu europarrek kanpaina bateratu bat abiarazi dute Twitterren, #SpeedUpChange izenpean, ezagutzera emateko

Azkenik, Rocío García Carrión ikertzaileak ostiralean, otsailak 12, web-mintegi honetan parte hartu zuen: "La mujer y la niña en la ciencia: una mirada desde y hacia el asesoramiento científico al legislativo" Antolatzailea Ciencia en el Parlamento elkartea izan zen.