Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko martxoak 29Ciudad de México

Deustuk Ada Byron sariaren mexikar bertsioa aurkeztu du, emakume teknologoaren lana jendaurrean erakusteko

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Ada Byron sariaren lehenengo edizio mexikarra aurkeztu du Mexiko hirian. Estatu mailako sariaren seigarren edizioa betetzen den honetan, Deustuk nazioartera zabaldu nahi izan du ospe handiko sari hori, Microsoftek babestuta. Eta Iberoamerikara jauzia egin du Ibero Puebla eta Ibero México unibertsitateen laguntzarekin. Epe ertainera, asmoa da Europako eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetara zabaltzea, eta epe luzera, nazioarteko sari bat ematea. Aurtengoan, sariak bi espainiar emakumeren eta mexikar baten lana aitortuko ditu.


Espainian, deialdia otsailaren 20an zabaldu zen eta apirilaren 5ean amaituko da. Mexikon orain zabalduko da deialdia eta abuztuaren amaieran itxiko da. Bi kasuetan, herrialde horietako zientzia eta teknologia esparruetan ibilbide nabarmeneko emakumeak aurkeztu daitezke edo beste norbaitek aurkeztu ditzake. Espainian, sariak bi kategoria ditu: absolutua (3.000 eurokoa) eta 35 urtetik beherakoena (1.000 eurokoa). Mexikon, oraingoz, kategoria bakarra dago eta 60.000 pesoko saria du.


Mexikon aurkezteko saioan, pertsona hauek joan dira Deustuko Unibertsitatearen ordezkari: María J. Pando Canteli (Nazioarteko Harremanetako errektoreordearen ondokoa) eta Cristina Giménez Elorriaga (Ingeniaritza Fakultateko Unibertsitate-Enpresa harremanen arduraduna). Bertakoen izenean, Verónica Peña (Microsoft-ek Mexikon duen Lankidetza, Komunikazio eta Segurtasuneko Soluzioen zuzendaria), David Fernández Dávalos (Tijuanako Universidad Iberoamericana Ciudad de Méxicoko errektorea), José Antonio Morfín (Tijuanako Universidad Iberoamericana Ciudad de Méxicoko Zientzia, Arte eta Teknologia dibisioko zuzendaria), Lilia Vélez (Ibero Pueblako zuzendari akademiko nagusia), Ramiro Bernal (Ibero Pueblako Zientzia eta Ingeniaritzen saileko zuzendaria), eta Graciela Rojas (STEM Mugimenduaren sortzailea eta presidentea).


Ada Byron sariak emakumeek zientzia eta teknologia arloan egiten duten lana erakusten du, baita emakumeen artean I + G arloko bokazioak sustatu ere. Teknologiak hazkunde ekonomikoan duen garrantzia agerian jarri nahi du, baita gizarterako etorkizuneko balio gisa duena ere.


Lehenengo bost edizioetako saridunak hauek izan dira: Montserrat Meya, adimen artifizialeko eta itzulpen automatikoko aditua; Asunción Gómez, “teknologia semantiko” izenez ezagutzen ditugunetako ikertzailea; Nuria Olivar, I + D Telefónicako zuzendaria; Regina Llopis, Kaliforniako Berkeleyko Unibertsitateko (Estatu Batuak) Adimen Artifizialera Aplikatutako Matematiketako doktorea.; eta María Ángeles Martín Prats, Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritza Elektronikoko irakasle titularra.


Sariari buruzko argibide gehiago izateko, jo hona:
http://ingenieria.deusto.es/cs/Satellite/ingenieria/es/ada-byron