Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2016ko irailak 19Bilbo

BBK Behatokia Txostena 2016 iraila, Deusto Business School eginda

Bizkaiko ekonomiaren egoeraren adierazle nagusiak hobetu egin dira 2016ko 2. hiruhilekoan aurrekoen aldean, eta enpresa-inbertsio handiagoak eta langabezia eta zorpetze txikiagoak aukera ematen dute pentsatzeko Bizkaiko ekonomiak bilakaera hobea izango duela datozen hilabeteotan Estatuaren gainerakoak eta Eurogunekoak baino. 2016ko bukaerarako eta 2017ko lehen hiruhilekoetarako erreferentziazko eszenarioa egonkortasunarena da, nahiz eta ezin diren baztertu unean uneko krisialdiak, ezegonkortasun politikoaren edo finantza-merkatuetan gerta daitezkeen doitze-prozesuen ondorioz. Txostenak dio denboraldi honetan erreformak gauzatzea komeni dela, epe luzeko erronkei aurre egin ahal izateko, orain ez baitute erantzun egokirik gizarte aurreratuetan.