Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko martxoak 13Bilboko Campusa

Deustuko Turismo Sailak Hegazkin bidezko konexioen lantaldean parte hartzen du, Bilboko hegazkin bidezko konexioak hobetzeko proiektu batean

Deustuko Unibertsitateko Turismo Saila, Ainara Rodríguez irakaslearen bitartez, “Hegazkin bidezko konexioa” lantaldean ari da parte hartzen kanpoko aholkulari gisa. Helburua da Bilbok dituen hegazkin bidezko konexioak hobetzea turismoaren ikuspuntutik. Ekimena Bilbao Bizkaia Action Group-BBAG proiektuaren barrukoa da. Duela bi urte jarri zuen abian proiektu hori Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo Sailak, bisitariak erakartzeko.


Lan horri esker sortu da historian lehenengoz leihatila bakarra Bilbora eta Bilbotik hegaldiak egiteko interesa duten hegazkin konpainientzat, hori egiteko aukera izan dezaten. Zerbitzuak bide berriak bilatzeko modua ere emango du, BBAGren turismoko plan estrategikoarekin bat eginik.


"Hegazkin bidezko konexioa” taldean laguntzen dute Deustuz eta Bizkaiko Foru Aldundiaz gain, Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Bilbao Air-ek, Bilboko Merkataritza Ganbera eta Aena, Bilboko aireportuaren arduraduna, babesle dituztela.


Argibide gehiago.