Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Neuro – e – Motion

Helburuak, Ikerrildoak eta Ikertaldea

Ikerketaren helburuen deskribapen laburra

Gaixotasun neuromuskularren eta neurogarapenekoen ikertaldeak hainbat ikerketa egin ditu 2004tik. Ikerlanak honako jarduerak hartzen ditu ardatz: gaixotasun neuromuskularrak eta neurogarapeneko nahasmenduak dituzten pertsonen eta euren senideen ebaluazioko programak eta esku hartze psikologiko eta sozialekoak sortzea, garatzea eta balioztatzea.

Internet bezalako teknologien erabilerak pertsona horien bizi kalitatea hobetzeko tresnak garatzeko modua eman digu, psikologia eta gizarte ikuspegitik.

Gaur egun bi ardatzen inguruan ari gara lanean, arlo teknologikoarekin lotutako enpresen laguntzarekin. Alde batetik, gaixotasun neuromuskularrak dituzten pertsonen eta euren senideen gizarte babeseko sareak indartzeko, online laguntza psikologikoa izateko programak sortu ditugu. Bestetik, errealitate birtualeko hainbat software garatu ditugu, elkarrekintza sozialarekin lotutako gaitasunak ebaluatzeko eta sustatzeko; adibidez, enpatia edo haurren aurpegietan adierazpen emozionalak ezagutzeko gaitasuna.

Ikerrildoa

  • Gaixotasun arraroak: neuromuskularrak, neuromotoreak eta neurogarapenarenak

Taldearen azken argitalpenak

Ikertaldea

Ikertzaile nagusia
Imanol Amayra

Ikertzaileak
Alicia Aurora Rodríguez
Juan Francisco López Paz
Maitane García
Oscar Martínez
Patricia Caballero
Paula María Luna
Paula Pérez
Sarah Berrocoso

Doktoretza-aurreko ikerzailea
Irune García
Nicole Passi
Jaume Barrera
Sara Pavón
Ane Perosanz
Imanol Ceberio