Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Psikologia Esperimentaleko Laborategia

Objetivo, líneas y equipo

Ikertalde hau ikaskuntza eta oroimenaren mekanismoak aztertzen espezializatuta dago: ikaskuntza asoziatiboa, interferentzia mekanismoak oroimenean, eta testuinguruaren eraginak oroimenean eta informazioaren kodifikazioan. 

Zehazki, arrazoiak eta euren ondorioak lotzen ikasten dugunean gertatzen diren prozesuak ulertu nahi ditugu bereziki; baita jendeak zelan antzematen dituen harreman kausalak, informazio zehaztugabetik abiatuta ere, sarritan ilusio kausalak, pseudozientziak eta sineskeriak sorraraz ditzaketenak. Gaur egungo ikerketaren zati handi batek sineskeria eta pseudozientzien arlo hori hartzen du ardatz. Esperimentuak laborategian eta Interneten egiten ditugu; eta interesatuta gaude, halaber, Interneten ahalmenean, ikerketa psikologikoak egiteko tresna gisa; eta Interneten eta, oro har, teknologia berrien hainbat alderdi psikologikotan.

Ikerrildoa
  • Kontingentzien ikaskuntza (erlazio kausal eta iragargarrien ikaskuntza, joera kognitiboak, ilusio kausalak, irakurmenaren eta idazmenaren ikaskuntza eta pseudozientziak).

Argibide gehiago: http://www.labpsico.deusto.es

* Eusko Jaurlaritzak onetsitako taldea.

Ikertaldea

Ikertzaile nagusia
Helena Matute

Ikertzaileak
Edurne Goikoetxea
Fernando Blanco
María Manuela Moreno
Marcos Díaz
Naroa Martínez