Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Giza Eskubideak eta Erronka Soziokulturalak Mundu Eraldakorrean

Objetivo, líneas y equipo

“Giza Eskubideak eta Erronka Soziokulturalak Mundu Eraldakorrean” diziplina arteko ikertaldea Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuari atxikita dago, eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearen barrukoa da, baina Zuzenbide Fakultateak ere parte hartzen du.

Taldea HumanitarianNet (Thematic Network on Humanitarian Development Studies) bikaintasuneko sare tematikoko ikertalde gisa sortu zen, 110 unibertsitate, ikerketa institutu eta Europar Batasuneko erakundek osatua. Sareak proiektu eta ikerrildo ugari landu ditu giza eskubideei eta horien inguruan planteatzen diren gizarte eta kultur erronka berriei dagozkienak, bai europar gizarteetan eta bai nazioarteko gizartean.

15 urte baino gehiagoko lan-ibilbidea du ikertaldeak, eta bi ezaugarri nagusi ditu: diziplina aniztasuna eta nazioarteko izaera. Taldea gizarte zientzietako hainbat diziplinatako ikertzaileek osatzen dute (zientzia juridikoak, politikoak eta giza zientziak). Horrez gain, taldeak burutzen dituen proiektuek beti mantentzen dute diziplina artekotasuna eta politika publikoetan positiboki eragiteko bokazioa. Nazioarteko izaera ezagun da sorreratik bertatik, Europako sareetako partaide izatean eta lidergoan, nazioarteko profila duten jarduera eta ikerketa ekimenak burutzean, eta gaztelaniaren eta ingelesaren erabileran prestakuntza, ikerketa eta transferentzia lanetan. Horrela bada, hasiera batetik eta bikaintasuna lortu nahian, taldeak aktiboki parte hartu du, eta batzuetan lidergoa izan du, sareko eta nazioarteko jardunean, honakoak lortzeko:

a) Ikerketa proiektuak martxan jartzeko eta jakintza sortzeko, Europako eta nazioarteko adituekin batera.
b) Atzerriko beste unibertsitate batzuekin ikerketa egonkorreko sareak sortzeko eta garatzeko.
c) Graduondoko programetan unibertsitateko nazioarteko lankidetza lortzeko, egindako ikerketa abiapuntu harturik.
d) Ikerketaren emaitzak zabaltzeko eta transferitzeko, jarduera eta argitalpenen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eta ingelesez.

Ikerrildoak

  • Nazioarteko migrazioak, integrazioa eta gizarte kohesioa.
  • Giza eskubideak, kultura aniztasuna eta identitateak.
  • Giza eskubideak, gatazkak eta ekintza humanitarioa.
  • Ikerketarako metodologia giza eskubideen arloan.

* Eusko Jaurlaritzak onetsitako taldea.

Ikertaldea

Ikertzaile nagusia
Mª Dolores Morondo

Ikertzaileak
Aitor Ibarrola
Asier Martínez
Cristina Churruca
Cristina de la Cruz
Eduardo J. Ruiz
Felipe Gómez
Gorka Urrutia
Joana Abrisketa
Trinidad L. Vicente
Elena Ghidoni
Mariana Rosca
José Ramón Intxaurbe
María Nagore
Encarnación La Spina
Maite Daniela Blanco
Davinia Gomez
Raquel Ortiz