Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Esku-hartzea: bizi-kalitatea eta gizarte-inklusioa

Helburuak, Ikerrildoak eta Ikertaldea

IKERKETAREN HELBURUEN DESKRIBAPEN LABURRA


INTERVENTION ikertaldeak: Bizitzaren Kalitatea eta Gizarteratzea (Deusto INTERVENTION) Eusko Jaurlaritzak onetsitako taldea da, A talde bikain gisa 2016-2021 hirurtekorako (IT-1220-19).

Ikerketa gizarte-inpaktura bideratuta dago, eta eraldaketa-eragile bihurtzen da, pertsonen esku-hartze-, laguntza- eta ahalduntze-prozesuetara bideratutako ezagutza zientifikoa sortuz, bizi-kalitatea eta horiek guztiek herritartasun aktiboaren eraikuntzan duten parte-hartzea hobetzeko. 2010ean eratu zenetik, taldea hainbat faktorek eragindako kalteberatasun-egoeretan zentratzen da (generoa, adina, jatorria, desgaitasuna, pobrezia, osasuna, eskola-porrota...), ikerketa aplikatuaren, ikerketa-ekintzaren eta ikerketa-partaidetzaren printzipioetan oinarrituta.

  • Ikerkuntza:
    • Bizi kalitatean eta inklusioan eragiten duten arrisku faktore eta babes psikosozialeko faktore nagusien azterketa.
    • Ebaluazioko tresnen eta esku hartzeko materialen diseinua eta garapena.
    • Pertsonen eta gizarteen ongi izatea sustatzeko jardunbide egokiak.
    • Esku hartze psikologiko eta hezkuntzakoen eraginkortasunaren ebaluazioa. 
  • Esku hartzea:
    • Programa psikoedukatiboak eta psikoterapeutikoak aplikatzea, maila indibidualean, familiakoan eta taldean.
  • Jakintzaren transferentzia:
    • Ikuskaritza profesionala eta programak inguru komunitarioetan.
    • Hainbat eragile sozialen prestakuntza  

IKERRILDOAK

  • Familia eta adingabeak: Gizarte eta hezkuntza arloko ebaluazioa eta esku-hartzea .
  • Droga-menpekotasunak eta antzeko beste menpekotasun batzuk.
  • Desgaitasunak eta hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonak.
  • Gizartean baztertuak izateko arriskuan daudenak.


Generoaren eta etikaren ikuspegiak zeharka agertzen dira lau lerroetan.

Lau ikerketa-ildo horiek bat datoz RIS3 Eskualde Espezializazioko Estrategiarekin Aukerako Lurraldeetan, Hiri-habitata. Irisgarritasuna, fisikoa ez ezik, soziala ere bada: kide izatearen sentimendua, prebentziozko esku-hartzea pertsonen hurbileko testuinguruan, espazio parte-hartzaile eta inklusiboak sortzea, gizarte kohesionatuagoa eraikitzeko funtsezko elementu gisa. Helburu sozioekonomikoei dagokienez, gizarte-babeseko sistemen garapenarekin lotzen da, zerbitzu-sistemetarako (hezkuntza, osasuna, enplegua...) sarbidea bermatze aldera, eta arreta berezia jartzen du pertsonen autonomiara eta gizarteratzera bideratutako gizarte-zerbitzuetan.
 

Ikertaldea

Ikertzaile nagusia
Rosa Santibáñez

Ikertzaileak
Almudena Fernández
Teresa Laespada
Concepción Maiztegui
Natxo Martínez
Delfín Montero
Josu Solabarrieta
Rosa Agúndez del Castillo
Elisabete Aróstegui
Ana Casas
Janire Fonseca
Natalia Flores
Itziar Gandarias
Marije Goikoetxea
Manu González de Audikana
Álvaro Moro
Miguel Ángel Navarro
Javi Pérez
Marta Ruiz-Narezo
María Villaescusa
Garazi Yurrebaso