Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasleek (Deusto Business School) eta Orkestra-Instituto Vasco de Competitividadko ikertzaileek osatutako taldea da.
Ikerketaren helburuen deskribapen laburra
Eskualdeen arteko hazkuntza ekonomikoko desberdintasunak azaltzen dituzten aldagaiak ikertzea. Aldagaien artean daude ekonomia arlokoak (berrikuntza, kanpora zabaltzea, ekoizpenaren egitura eta ekiteko ahalmena) eta enpresa arlokoak (jabegoaren egitura, kontabilitateko informazioaren erabilera erabakiak hartzeko orduan, eta gizarte erantzukizun korporatiboko politikak). Hazkunde ekonomiko eta enpresa arlokoaren azterketaz gain, taldeak ekonomiaren ikuspegi alternatiboen inguruan ere hausnartzen du.
Bigarren arlo batean, taldeak eskualdeko lehiakortasuna eta hazkunde ekonomikoa bultzatzeko lurralde mailako estrategiak ere aztertzen ditu, politika publikoen papera estrategia horiek garatzeko eta ebaluatzeko, baita ikertzailearen papera ere, estrategia eta politika horiek garatzeko.
Ikerrildoak
- Hazkundeko desberdintasunak azaltzen dituzten faktoreak identifikatzea
- Ekonomiaren hazkunderako politika publikoak diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea.
* Eusko Jaurlaritzak onetsitako taldea.
Ikertaldea
Ikertzaile nagusia
Asier Minondo
Ikertzaileak
Cristina Aragón
Mari Jose Aranguren
Pedro Duarte
Iñaki Erauskin
Cristina Iturrioz
Miren Larrea
Edurne Magro
Lorea Narvaiza
Igone Porto
James Ralph
Jon Mikel Zabala
Asunción Ibáñez
Miren Estensoro
Susana Franco
Aitor Garmendia
Aitziber Elola
Stephanie Grimbert
Pablo Rodríguez
Elsayed Fathi
Martin Stojanovikj