Ikerketaren helburuen deskribapen laburra
Ikertaldeak ardatz gisa hartzen ditu gizarte ekonomiako eta elkartasuneko erakundeak (kooperatibak, lan-sozietateak, laneratzeko enpresak, ekonomia sozialeko enpresak eta beste batzuk), eta azpimarratu egiten ditu euren berezitasunak, balioak eta funtzionamenduko oinarriak, baita pertsonak ardatz hartzen dituen hazkunde orekatu eta kohesionatzailerako ekonomia, gizarte eta ingurumeneko eragin positiboak ere. Hortaz, honako topiko hauek hartzen dute garrantzia: garapen jasangarriak, gizarte erantzukizun korporatiboak, enpresa (eta erakunde) balioek, pertsonen partaidetzak enpresan (eta erakundeetan), lan duinak, hornidura kateen jasangarritasunak.
Ikerrildoak
- Legezko inguru bat sortzea, gobernantza ekonomikoko eta kudeaketako ingurunea eraikitzea
- Ekonomia sozial eta solidarioa, ekintzailetza eta berrikuntza soziala garapen iraunkorrerako
- Ikasketa eta zerbitzua tresna pedagogiko eraldatzaile gisa.
* Eusko Jaurlaritzak onetsitako taldea.
Ikertaldea
Ikertzaile nagusia
Aitziber Mugarra Elorriaga
Ikertzaileak
Arantza Echaniz Barrondo
Mariola Serrano Argüeso
Marta Enciso Santocildes
Nerea Ereñaga de Jesús
Laura Gómez
Gema Tomás
Valentina Patetta
Casilda Zarauz
Ana Vidu