Ikerketaren helburuen deskribapen laburra
DeustoTech Mobilityren eginkizuna da mugikortasunaren eta garraioaren sektoreko egungo eta etorkizuneko gizartearen eta industriaren beharrizanei erantzutea, teknologia berrien arloko ikerketaren aldeko apustu sendoa eginik.
Ikerrildoa
Ikertaldearen jarduna Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritzen da, garraiora, logistikara eta mugikortasunera aplikatuta. Ikerketak pertsonen eta salgaien mugikortasuna optimizatzeko gai diren sistema adimendunak garatzea du helburu, iraunkorragoak, eraginkorragoak, erosoagoak eta seguruagoak izan daitezen.
Taldeak DUn onetsitako ikerrildo honetan egiten du lan, batez ere:
- Garraio eta mugikortasun adimendunean.
Hala ere, bestelako jarduera batzuek ere laguntzen dute maila horizontalean IKTen arloko beste ikerrildo aitortu batzuetan, Ingurumen Adimenean, zerbitzuetara bideratutako Softwarearen ingeniaritzan, Mikroelektronikan, Automatikan, Urrutiko Ingeniaritzan eta Kontrolean.
Zehazki, oinarrizko ikerketako eta ikerketa aplikatuko esparru hauek jorratzen dituzte:
- Garraio eta mugikortasun adimenduna
- Adimen artifiziala ibilbide /zerbitzuak hobetzeko eta trafikoa iragartzeko
- Ibilgailuen komunikazioa eta sistema kooperatiboak
- Kokapen iraunkorra eta kokapenean oinarritutako zerbitzuak
- IKTak Hezkuntzaren Berrikuntzan
* Eusko Jaurlaritzak onetsitako taldea.
Weba: http://www.deustotech.deusto.es
Ikertaldea
Ikertzaile nagusia
Antonio David Masegosa
Ikertzaileak
Alfonso Bahillo
Asier Perallos
Asier Moreno
Enrique Onieva
Florian Muralter
Hugo Landaluce
Ignacio Angulo
Iñigo López Gazpio
Itziar Salaberria
Jenny Fajardo
Leire Serrano
Luis Enrique Díez
Pablo Fernández
Pilar Elejoste
Unai Hernandez
Laura Arjona
Ziva Ravnikar
Erick Rodríguez
Juan Sebastián Angarita
Asiimwe Paddy Junior