Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

DEUSTO PHYSICAL THERAPIKER

Objetivo, líneas y equipo

Deusto Physical TherapIkerren -diziplina anitzeko ikertaldearen- helburua, fisioterapiako espezialitateetako hainbat gai ikertzea da, ikuspegi biopsikosozial batetik. Era berean, osasunaren arloan elkarreragiten duten beste lanbide batzuk integratzeko asmoa ere badu, bere esparru anitzen barruan. Horretarako, maila desberdineko teknologia-, osasun- eta ikerketa-erakundeekin (nazionalak zein nazioartekoak) lankidetza estuan aritu nahi da.

Zehazki, ikerketa-arlo hauek garatu nahi dira:
- Neurozientzia
- Jarduera fisiko eta osasun terapeutikoa patologia kronikoak eta/edo akutuak dituzten biztanlerian
- Hauskortasuna eta zahartze aktiboa
- Medikuntza pertsonalizatua eta iraunkortasuna
- Fisioterapiako esku-hartze terapeutiko espezifikoak

Helburu estrategikoak:

  • Deskribatutako ikerketa-ildoak garatzea, ikerketa-proiektu espezifikoen bidez
  • Hainbat deialditara aurkeztea finantzaketa lortzeko eta, horrela, horiek garatu ahal izateko.
  • Interes zientifikoa duten nazioko eta/edo nazioarteko erakundeekin harremanetan jartzea, zabaltzea eta lankidetza-sareak garatzea.
  • Ikerketa-proiektuetan kolaboratzea interes zientifikoa duten nazioko eta/edo nazioarteko beste erakunde batzuekin
  • Doktorego-programetan matrikulatutakoen kopurua eta doktoreen kopurua handitzea.
  • Hurrengo deialdian talde aitortua izateko markatzaileak lortzea.

Ikerketa ildoak:
- Medikuntza eta osasun pertsonalizatua, e-osasuna eta osasun-sistemaren iraunkortasuna
- Neurozientziak fisioterapian.
- Jarduera fisikoa eta ariketa terapeutikoa patologia kroniko eta/edo akutua duten populazioan.
- Ebaluazioa, hurbilketa eta esku-hartze terapeutikoak Fisioterapian.

Ikertzaile nagusia
Ane Arbillaga

Ikertzaileak
Maialen Araolaza
Xeber Iruretagoiena
Garazi Aldanondo
Igor Santxo

Doktorego aurreko ikertzaileak:
Xabat Ezkondua
Iker Villanueva
Maider Lamarain
Josu Zabala
Ander Cervantes

Ikertzaile kolaboratzaileak:
Loitzun Izaola
Inigo Ibarzabal
Garbine Lozano
William Mazzuco
Olalla Ondarra
Ibai Zarraga
Edurne Grijalba
Leire Mendiluce
Ibone Bilbao
Idoia Martinez
Xabier Pilar
Javier Gascon
Josu Sagarduy
Maider Azkuenaga
Arantza Beitia

Kanpoko kolaboratzailea:
Ion Lascurain