DEUSTEK taldeak Ingurumen Adimenean lan egiten du 2003tik. Orduan sortu zen SmartLab ikerketako laborategia, eraikinak adimendun tresnez hornitzeko, bai hardware eta bai software teknologien ikerketan diharduena. Lan hori indartu egin zen 2007an, orduan sortu baitzen ikerketako bigarren laborategia, Aml printzipioak aplikatuz inguru edo domeinu mota garrantzizkoetara, garraioetara adibidez, ITS (ITS (Intelligent Transport Systems) delakoa sortuz. Laburbilduta, Aml diziplinaren barruan, aipatutako laborategietako DEUSTEKko kideek (25 pertsona inguru) honako ikerketa gaiak jorratzen dituzte:
a. Middleware-a elementu sentsorialak eta jarduerako elementu heterogeneoak bateratzeko.
b. Inguruko gailu eta zerbitzarietan adimena txertatzea.
c. Etxean edo industrian inguru asistentzialetako tresna adimendunak sortzea.
d. Elkarreragin naturalagoa eta adimen sentikorragoa testuinguruarekiko (teknologia semantikoekin modelatua) eta erabiltzailearen eta inguruaren artean, mugikorrez neurtua.
e. Testuinguruarekiko sentikorragoak eta adimentsuagoak diren gailu eta eguneroko tresnen diseinua eta prototipoak.
f. Inguru adimentsu erreaktiboago eta asistentzialagoen diseinua eta zabalkundea (AAL – Ambient Assisted Living), erabiltzailearen eta haren beharrizanetara eta gaitasun jakinetara sentikorra dena, gailu mugikorren bidez.
g. Monitorizazioa eta inguruaren jardun adimentsua, haririk gabeko sentsoreen sareen inguruan eta barruen lokalizazio sistemetan bermatua.
h. Haririk gabeko komunikazioen arkitekturak garatzea, lurrazaleko garraiorako (trenbidea eta bidea), ibilgailuen eta erabiltzaileen komunikazioa inguruarekin ahalbidetuko duena, hau da, beste ibilgailu batzuekin, bideko azpiegiturekin edo kontroleko zentroekin.
i. Belaunaldi berriko garraio adimenduneko zerbitzuak diseinatzea eta hedatzea, garraioa erosoagoa, seguruagoa eta eraginkorragoa izan dadin.
Ikerrildoak
- Ingurumen adimena eta haren erabilera, laguntzarako espazio adimendunak sortzeko, Smart City-en testuinguruan.
- IKTak Hezkuntzaren Berrikuntzan.
- Etorkizuneko Internet eta haren zutabeak: Zerbitzuen Internet, Edukien eta Jakintzaren Internet (Web of Data, Analytics and Visualizations) eta Gauzen Internet.
* Eusko Jaurlaritzak onetsitako taldea.
ikertaldea
Ikertzaile nagusia
Diego López de Ipiña González de Artaza
Ikertzaileak
Aitor Almeida
Aritz Bilbao
Diego Casado
Javier García
María Luz Güenaga
Mikel Emaldi
Oihane Gómez
Pablo Garaizar
Sergio José Sanabria
Unai Aguilera
Unai Hernandez
David Buján Carballal
Ana Belén Lago
Iratxe Menchaca
Andoni Eguiluz
Doktoregaiak
Isabela Nardi da Silva
Rubén Sánchez Corcuera
Unai Zulaika Zurimendi
Maite Puerta
Oihane Zarate
Kolaboratzaile internazionalak
Dimitrios Tzovaras
Luigi Patrono
Luke (Liming) Chen
Manuel Castro Hernández
Pablo Orduña Fernández
Parisa Eslambolchilar