Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

DEUSTEK

Objetivo, líneas y equipo

DEUSTEK taldeak Ingurumen Adimenean lan egiten du 2003tik. Orduan sortu zen SmartLab ikerketako laborategia, eraikinak adimendun tresnez hornitzeko, bai hardware eta bai software teknologien ikerketan diharduena. Lan hori indartu egin zen 2007an, orduan sortu baitzen ikerketako bigarren laborategia, Aml printzipioak aplikatuz inguru edo domeinu mota garrantzizkoetara, garraioetara adibidez, ITS (ITS (Intelligent Transport Systems) delakoa sortuz. Laburbilduta, Aml diziplinaren barruan, aipatutako laborategietako DEUSTEKko kideek (25 pertsona inguru) honako ikerketa gaiak jorratzen dituzte:

a. Middleware-a elementu sentsorialak eta jarduerako elementu heterogeneoak bateratzeko.
b. Inguruko gailu eta zerbitzarietan adimena txertatzea.
c. Etxean edo industrian inguru asistentzialetako tresna adimendunak sortzea.
d. Elkarreragin naturalagoa eta adimen sentikorragoa testuinguruarekiko (teknologia semantikoekin modelatua) eta erabiltzailearen eta inguruaren artean, mugikorrez neurtua.
e. Testuinguruarekiko sentikorragoak eta adimentsuagoak diren gailu eta eguneroko tresnen diseinua eta prototipoak.
f. Inguru adimentsu erreaktiboago eta asistentzialagoen diseinua eta zabalkundea (AAL – Ambient Assisted Living), erabiltzailearen eta haren beharrizanetara eta gaitasun jakinetara sentikorra dena, gailu mugikorren bidez.
g. Monitorizazioa eta inguruaren jardun adimentsua, haririk gabeko sentsoreen sareen inguruan eta barruen lokalizazio sistemetan bermatua.
h. Haririk gabeko komunikazioen arkitekturak garatzea, lurrazaleko garraiorako (trenbidea eta bidea), ibilgailuen eta erabiltzaileen komunikazioa inguruarekin ahalbidetuko duena, hau da, beste ibilgailu batzuekin, bideko azpiegiturekin edo kontroleko zentroekin.
i. Belaunaldi berriko garraio adimenduneko zerbitzuak diseinatzea eta hedatzea, garraioa erosoagoa, seguruagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Ikerrildoak
  • Ingurumen adimena eta haren erabilera, laguntzarako espazio adimendunak sortzeko, Smart City-en testuinguruan.
  • IKTak Hezkuntzaren Berrikuntzan.
  • Etorkizuneko Internet eta haren zutabeak: Zerbitzuen Internet, Edukien eta Jakintzaren Internet (Web of Data, Analytics and Visualizations) eta Gauzen Internet.


* Eusko Jaurlaritzak onetsitako taldea.

ikertaldea

Ikertzaile nagusia
Diego López de Ipiña González de Artaza

Ikertzaileak
Aitor Almeida Escondrillas
Ana Belén Lago Vilariño
Mª Luz Guenaga Gómez
Pablo Orduña
Gorka Azkune
Pablo Garaizar
Luis Rodríguez
Unai Aguilera Irazabal
Andoni Eguíluz
David Buján Carballal
Diego Casado Mansill
Mikel Emaldi
Artiz Bilbao
Adrián Núñez
Oihane Gómez
Ane Miren Irizar
Rubén Mulero
Enrique Sanz
Javier García
Iratxe Menchaca
Ioanna Kanellopoulou