Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

D4K - Deusto for Knowledge

Objetivo, líneas y equipo

Ikerketaren helburuen deskribapen laburra

D4K (Deusto for Knowledge) ikertaldearen ikerketa-lana “Adimen Konputazional Aplikatua” izenez ezagutzen den jakintza arloaren ingurukoa da. Jakintza arlo hori da azken hamarkadetan zientzia munduan garatu diren aurrerapausorik gehienen funtsezko oinarria, Konputazio Zientzien arloan bereziki, baita beste arlo batzuetan ere.

Adimen konputazionaleko paradigma, ikuspegi, teknika eta tresnak domeinuetara aplikatzean, D4K taldeak arrakasta handia izan du honako arloetan:

  1. Segurtasun digitala, D4K ezagutzarekin, segurtasuneko softwareko mundu mailako bi liderren (Panda Security eta Optenet) segurtasuneko soluzioetan.
  2. Automatizazioa eta prozesuen kontrola, sektoreko stakeholder ia guztiekin lankidetzan garatutako arrakastako kasuetan, euren artean General Electric, MIESA edo Ingeteam.
  3. Ekoizpenaren optimizazioa ibilgailugintzan, Euskal Herriko automoziorako fundizio sektoreko eragilerik nabarmenenekin lankidetzan, Azterlan Ikerketa Metalurgikoko Zentroaren bidez.
  4. Energiaren kudeaketa eraginkorra, nazioarteko goi mailako proiektuekin, Iberdrola edo Red Eléctrica bezalako bazkideekin batera.
  5. Era berean, D4K taldeak ICAko algoritmo berriak nanomaterialen ezaugarri materialen ikerketara aplikatutako lan ildo bat zabaldu du azken urtean, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera.

Ikerrildoa

  • Adimen konputazional aplikatua.

* Eusko Jaurlaritzak onetsitako taldea.

Ikertaldea

Ikertzaile nagusia
Pablo García Bringas

Ikertzaileak
Igor Santos Grueiro
Iker Pastor
Iskander Sanchez Rola
Irene Díez